Greenpeace-en Arctic Sunrisek ateak irekiko ditu asteburuan

uriola.eus 2024ko eka. 6a, 14:01

Argazkia: Naiz

Nazioarteko Ozeanoen Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu talde ekologistak asteburu honetarako

Greenpeace taldearen Arctic Sunrise ontziak asteburutik darama Itsasmuseumen amarrak botata, larunbat honetan ospatuko den Nazioarteko Ozeanoen Egunari zain. Bihar zabalduko ditu ateak bertaratu nahi duen edozeinek ontzia eta taldearen jarduna ezagutu dezan; bihar 17:00etatik 21:00etara eta larunbat eta igandean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango dira zabalik Arctic Sunriseren ateak. Bisita gidatuez gain, “Before you eat” giza eskubideei eta arrantzari buruzko dokumentala proiektatuko da, eta larunbatean 20:00etan Ozeanoen Egunaren Kontzertua ospatuko da bertan, 20:00etan.

Haien jarduna ezagutarazteaz gain, Euskal Herriko itsasoen eta bereziki arrantzaren egoeraren berri emateko egin dute geldialdia bilbon Greenpeacekoek. Haien web atarian azaltzen duten bezala, Euskadik artisau-flota zabala du, 196 itsasontzitik 73 dira arte txikietakoak. Greenpeacek urteak datamatza arrantza artisauaren sektorearekin lanean egun bizi dituzten erronka eta egoerei buruzko informazioa bildu eta irtenbideak aurkitzeko, itsas ekosistemen eta arrantzarako baliabideen kudeaketa jasangarria bultzatzen baitute.

Kantauri itsasoaren ekosistemaren kontserbazio aldera, Red Natura 2000 ekimenren barneko Jaizkibel-Capbreton itsas eremua babesteko erabakia goraipatzen du talde ekologistak, eta itsas espazio gehiago indarrean jartzearen aldeko jardunean darrai. Neurri hauek indarrean jartzearekin batera, arrantza industrial eta ilegaletik datozen produktuen eta arrantza tradizionaletik datozenen arteko kontzientzia zabaldu nahi du Greenpeacek, itsas-ekosistemak kaltetzen dituen pratiken aurkako neurriak indarrean jartzea ere bultzatzen du taldeak, Getariko hegalabur haztegia tartean, zeinak ingurumenaren ustiatze salbaia dakarren.

Arrantzarekin batera, turismoan eta konstumoan ere jarria du mira Greenpeadek, bertako produktu eta ekoizle jasangarriak bultzatuko dituen egitasmoak babesten, merkatu ibilkariak eta auzoko merkatuak eta naturaren babesa bermatzen duten bertako produktuen banaketa bultzatuz; baita bertako natura, kultura eta ondarea babestuko duen turismo moldearen alde egiten ere, turismo masiboa ematen den tokietan mugak ezarrita, eta Urdaibaiko Guggenheimaren eraikuntzaren aurka egiten, besteak beste.