Arriaga Antzokiak jasangarritasunaren Europako ziurtagiria lortu du

uriola.eus 2024ko uzt. 3a, 12:39

Europa mailako jasangarritasunaren ziurtagiri berria jaso du Arriaga Antzokiak, zero emisio lortzeko helburuaren aldeko lanagatik.

Arriaga Antzokiak haren emisioak zerora murrizteko egiten duen lanagatik Antzokien Liburu Berdearen “oinarrizko” ziurtagiria jaso du aste honetan, Europako Antzerkien Konbentzioak (ETC ingelesez) emandako Antzokien Liburu Berdearen “oinarrizko” saria hain zuzen.

Ziurtagiri hau haien produkzio eta eraikinetan klima neutraltasuna lortzen duten Europako antzokiei ematen hasi zaie berriki, haien jarduna modu jasangarrian egin dezaten sustatzeko, helburu hau betetzeko neurgailu errazak izan ditzaten.

Arriaga Antzokiarentzat, ziurtapen honek azken urteotan garatzen ari den jasangarritasunaren aldeko apustua baieztatzen eta berresten du, barne- eta kanpo- protokolo ezberdinen bidez aurrera ateratzen den konpromisoa alegia. Hau bereziki nabarmena izaten ari da ekoizpen propioak diren ikuskizunak gauzatzerako orduan egindako lanari erreparatuta.

ETCren Antzokien Liburu Berdea Renew Culture Antzokien Liburu Berdea ekimenaren antolatzaileekin batera lankidetzan egin dute eta lau autoziurtagiri maila eskaintzen dizkie antzokiei: atarikoa, oinarrizkoa, erdi-mailakoa eta aurreratua. Antzokien jardunaren arlo guztiak ditu aztergai ziurtagiriak, erabili ohi den azterketa zatikatua alde batera utzita, hórrela "arlo bakarrean ematen baitira aurrerapausoak, eragin handiagoa izan dezaketen beste arlo batzuk alde batera utzita".

Momentuz ETC sareko 9 antzokik lortu dute jasangarirtasun ziurtagiria ETCren Antzokien Liburu Berdearen neurriak indarrean jarri zirenetik. Paddy Dillonek eta Lisa Burgerrek, Antzokien Liburu Berdea sortu zuen Renew Culture-n zuzendarikideek, zera adierazi dute: "Antzerkiak botere izugarri handia du elkarrizketak bideratzeko, mezuak partekatzeko eta elkarrizketa sozial zabalagoa bultzatzeko. Baina antzerkiak elkarrizketa hori bideratu behar badu, gure lana planetari kalterik eragin gabe egiten ikasi beharko dugu. ETCren Antzokien Liburu Berdeak eta antzokiek ziurtagiriak bere kasa lortzeak bide koordinatu bat eskaitzen du Europako antzerkia jasangarria izan dadin”.