GOIENERek eta IZARKOMek alternatibak pizteko deia egin dute elkarrekin

uriola.eus 2025ko mai. 29a, 09:39

Bi kooperatibek herritarrei eta eragileei energia eta telekomunikazio burujabeen aldeko konpromisoa eskatu diete. Itzali sistema, piztu alternatibak manifestua aurkeztu dute Bilbon pasa den maiatzaren 27an, eredu iraunkorrago eta demokratikoago baten aldeko proposamena. 

Itzalaldi handitik hilabete batera, bi kooperatibek herritarrei eta eragileei energia eta telekomunikazio burujabeen aldeko konpromisoa eskatu diete. Itzali sistema, piztu alternatibak manifestua aurkeztu dute Bilbon pasa den maiatzaren 27an, eredu iraunkorrago eta demokratikoago baten aldeko proposamena. 

GOIENER energia berriztagarriaren kooperatibak eta IZARKOM telekomunikazio operadore kooperatiboak batera aurkeztu dute dokumentua. Erika Martinez (Goiener) eta Iker Garaialde (Izarkom) arduratu dira aurkezpenaz, eta azpimarratu dute tokiko sare autonomoen garrantzia, boterea banatu eta parte-hartzea bultzatzeko. Manifestua piztualternatibak.eus  webgunean irakurri eta sinatu daiteke.  

 

Lankidetza indartzeko pausoak

Bi erakundeek adierazi dute elkarlana sendotzeko asmoa dutela. Garaialdek kooperatiben arteko beharra nabarmendu du, "eraldaketa ekosozialerako bidean", eta zerbitzu bateratuak aztertzen ari direla. Martinezek, aldiz, herritarrei gogorarazi die kontsumo ereduak aldatzearen garrantzia. 

Agerraldiaren amaieran, ekainaren 19an, GOIENERren Bilboko egoitzan arratsaldeko 18:00etan egingo duten hitzaldiaren berri eman dute.