Salomon R. Guggengeim Foundationen Uraibaiko proiektuaren aurkako nazioarteko firma bilketari ekin diote SEO/BirdLife eta Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak, Urdaibai Biosfera Erreserban museo berri bat eraikitzeak ekarriko dituen kalteak mahai gainean jarrita. Adibide gisa Bilboko Guggenheim museoak urtean izaten dituen 1.300.000 bisitariekin konparaketa eginda, sinadura kopuru hori sinadura bilketaren helmuga gisa jarrita, bisitari horiek Urdaibaien izan dezaketen kalteari ohiartzuna emateko.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “Urdaibai Biosfera Erreserba berez museo bizi da, dibertsitate biologikoaz, kulturaz eta historiaz beterik dagoen paisaia ikusgarriekin”, eta bertan bi egoitza eraikitzeak, haietako bat estuarioaren bihotzean bertan, “mehatxu bat da eta inpaktu kritiko eta itzulezinak sortuko ditu erreserbaren balioentzat, turismoak dagoeneko gainezka egin duen eskualde batean”.
Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak Seo BirdLife, espainiar Estatuko Ornitologia Erakunderekin bat egin du sinadura bilketa honetan, Urdaibaiko Erreserbako estuarioa Hegaztien Kontserbaziorako Eremu Garrantzitsutzat (IBA) izendatuta egoteaz beste, Europako Natura 200 sarean, RAMSAR konbentzioan eta UNESCOren Biosfers Erreserban nazioarteko maila goreneko babes figurek aintzat hartzen baitute. Bertan pinakotekaren egoitza bat ezarri nahi da, milaka turistak gurutzatuko duten bidezidor “ekologiko” baten bidez bidea eginda, honek Estatutiko, nazioarteko zein Autonomia Erkidegoko kontserbazio.helburuak lortzeko bermak eskaintzen ez baditu ere.
Sinadura bilketa honen bidez, Guggenheim Urdaibai Stop eta SEO/BirdLife plataformek Salomon R. guggenheim Foundation-i “herritarrak edertasun eta hauskortasun handiko eremu babestu honen eraldaketa alteraezinaren aurka daudela” helarazi nahi diote, “proiektu hau hain espazio baliotsuan ezartzeari uko eginez eskatuz, ingurumenaren, kulturaren eta gizartearen ikuspegitik”.
Hemen sinadura bilketan parte hartzeko esteka.