Hainbat eragile euskaldunek maiatzaren 11n mobilizaziora dei egin dute gaur. Irailaren 30ean jada, Ozaetan bildu ziren 40 eragiletik gora, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Mrtxak eta Gune Ekosozialistak antolatuta, “su txikien itxasoa” lelopean. Su txiki guzti hauek bilduta egungo egoera ekosoziala argitu eta definitzea izan zuen funtsa bilkura honek, eta, hala, zazpi ardatzetan bildu zituzten egungo eredu ekonomiko eta politikoan eman beharreko pausuak, alternatiba ekosozial justu baten alde.
Alternatiba ekosozial justu bat beharrezkoa dela azpimarratu dute antolatzaileek, oraindik “erregai fosilei eta hazkunde infinituaren logikari lotuta” dago egungo gizartea, zerbitzu publikoak eraitsi, eta “murrizketek, merkantilizazioak eta prezio altuek elikadura orasuntsua, pentsio duinak edo etxebizitza duina izateko eskubidea” ukatzen duten bitartean. Egoera honen aurrean egungo gobernuek sustatzen dituzten politika publikoak “nahikoak ez direla” plazaratu dute hala, maiatzaren 11n mobilizaziora dei egin duten erakundeek.
Alternatiba ekosozial justu baten alde lan egiteko oinarrizko 7 ardatz adostu dituzte erakundeek: planeta bizigarri bat izateko larrialdi klimatikoari eta krisi ekologikoari aurre egitea, eredu ekonomiko eta sozialen funtsa norbanakoen bizitzaren alde egitea izatea, negozioen hazkundea bermatu beharrean, bizitzarako funtsezkoak diren eremuak merkatuaren eskuetatik at egotea, norbanakoen eskubideak bermatzea, gizartearen eta ekonomiaren desmilitarizazioa eta aldaktea hauek guztiak merkatutik at, plangintza publiko sendo batekin eta demokratikoki ereikitzea.
Maiatzaren 11an egingo dira mobilizazioak Bilbon eta Iruñean; Bilbon arratsaldeko 5etan irtengo da manifestazioa Jesusen Bihotzetik.