2007az geroztik antolatzen du urtero WWF-k “Planetaren ordua” kanpaina, klima-aldaketaren ondorioez kontzientzia zabaldu eta krisi klimatikoa areagotzen duten ekintzak murrizteko eskaera egiteko helburuarekin. Ekimena urtero abian jartzen den lez, Bilboko Udalak ere bat egiten du urtero “Planetaren orduan”. Zapatu honetan, ordubetez, eraikin eta monumentu ezagunen argi guztiak itzaliko dituzte; Begoñako basilikan, San Bizente elizan, Aznar eraikinean, San Agustin eraikinean eta Arriaga Antzokian aurten.
Mundu mailako ekimena da “Planetaren ordua”, iaz 200 herrialdeko 500 udalerrik eta milioika pertsonak hartu zuten parte, 20:30etatik ordubetez lantoki, enpresa, eraikin eta monumentu ezagunen argiak itzalita. Krisi klimatikoa egoera larrian aurkitzen den unean aurkitzen da planeta, izan ere, adituen ustez, hurrengo 6 urteak kritikoak izango dira planetaren tenperatura 1,5° C-ko mugatik behera mantentzeko, eta hala, atzera bueltarik gabeko eragin klimatiko larriak ekiditeko.