Arangoitiko Auzo elkarte eta ekologistez osatutako taldeak pentsatu zuen parke horrek, bere balio naturalak direla eta, kudeaketa berezia merezi zuela udalaren aldetik, aberastasun hori mantentzen eta hobetzen laguntzeko. Hainbat aldiz jarri dira harremanetan Bilboko Udaleko mugikortasun eta jasangarritasun sailarekin eta akordioak lortu dituzte.
Talde honetaz eta Udalaz gain, prozesu honetan protagonista oso garrantzitsu batzuk daude, Arangoitiko eskolako ikasle eta irakasleak esaterako.
Joan den abenduan, ikasle horiekin ekintza bat burutu zuten. DBHko 2. eta 3. mailako ikasleek ekintzan parte hartu zuten eta aurretiaz klasean landutakoagatik ondo ezagutzen zuten zertan zetzan. Jarduera bera egin zen iaz 3. Eta 4. Mailako ikasleekin; euren etxeetatik plastikozko botilak ekarri zituzten eta lurrez bete gerora, Bertoko Basoakeko kide den Iñaki Larrinagak emandako Km 0 ezkur bat ereiteko. Suposatzen dute apirilerako landarea hazita egongo dela eta beranduago zehaztuko dugun leku batean landatzeko indarra hartuko duela.
Iaz egindakoetatik 15 dira mantentzen eta hazten jarraitzen duten aleak. Orain arte 100 ikasle inguruk hartu dute parte ekintza honetan.
Jarduera honen helburua, alde batetik, ikasleak eta euren familiak kontzientziatzea da, zuhaitzek eta, oro har, landarediak duen garrantziaz, eta bestetik, jakinaraztea ezkurrak ez direla kasualitatez aukeratu. Lehendik Arangoitiko mendi-mazeletan mota horretako zuaitzak zeudelako baizik.