Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako kontzentrazioa egingo da gaur arratsaldean

uriola.eus 2023ko urr. 24a, 15:51

Argazkia: Guggenheim Urdaibai Stop

18:30etan izango da elkarretaratzea Salbeko zubiaren azpian, Guggenheim museoaren aldean.

Busturialdeko Guggenheim Urdaibai Stop plataformak herritarrei deialdia egin die gaur arratsaldeko elkarretaratzera bat egiteko. Larunbatean, hilak 28, manifestazio zaratatsua egingo dute Gernikan, eta ekintza honetak oihartzun handiagoa izan dezan deitu dute gaurko kontzentraziora.

Guggenheim enpresak bi sede eraiki nahi ditu Murueta ontzigilea eta Dalia goilara fabrika ziren eraikinak dauden tokian. Oka ibaiak sortzen duen padura 1984. urtetik Biosfera erreserba izendatua izan zen eta Hegaztien Babeserako Zona Berezien programan dago 1994tik.

Jaurlaritzaren erabaki honek herritarren haserrea piztu du, eta Guggenheim Urdaibai Stop zein Zain Dezagun Urdaibai taldeek sendo egin dute proposamenaren aurka, “Urdaibaiko Biosfera erreserba errotik suntsitu” eta ingurune honetako ondare naturalari “kalte konponezinak” eragingo dizkiola salatuz.

Bizkaiko Foru Aldundiak,  aurkeztutako proiektuak (Europatik 80 milioi jasoko dituenak) Guggenheim berri hauen eraikuntzak biosferan eragin positiboa izango duela argudiatu du, bai “flora eta fauna espezieetan” zein “eremu kaltetuen berreskurapenean”.

Proiektu honen aurkako herritarren iritzia plazaratzeko, larunbateko manifestaziora begira, elkarretaratzea izango da gaur, 18:30etan Salbeko zubiaren azpian, egungo Guggenheim-en ondoan.