Duela bi aste Abandon ikusi ziren irudiak berriz errepikatu ziren larunbatean; 20 bat patrulla, txakurrekin eta furgonetekin, bildu ziren toki azken aldian manteroen aurka oldartu ziren toki berera. Hainbat saltzaile jazarri, eta lagun bat atxilo eraman zuten.
Pasa den ostegunean, toki berean, duela bi asteko eraso horren harira elkarretaratzera dei egin zuen Bizkaiko Manteroen Plataformak, “Manteroen aurkako jazarpen gehiagorik ez!” lelopean, poliziaren manteroen aurkako halako ekintzen arrazismo instituzionala eta pertsona migratuen kriminalizazioa salatzeko. Hala ere, mobilizazioaren toki berean, bi egun ondoren, poliziaren beste operazio batek jokaera salatuak errepikatu zituen, oraingoan lagun baten atxiloketa gehituta.
Mbolo Moye Doole Bizkaiko Manteroen plataformak egueneko mobilizaziora egin zuen deialdiari buruzko informazio gehiago ESTEKA HONETAN eskuragarri.