Ezagutu Aste Nagunsiko Abandoibarrako kontzertuen zerrenda

uriola.eus 2024ko uzt. 12a, 13:33

Argazkia: Bilbao.eus

Bilboko Udalak Abandoibarrako eta Europa Parkoko agertoki nagusietan aurtengo Aste Nagusian egingo diren kontzertuen kartela aurkeztu du.

Abandoibarrako eta Europa Parkeko agertoki nagusietan, 2024ko Aste Nagusian kartela osatuko duten kontzertu guztien berri eman du Bilboko Udalak.Nena Daconte, Coti Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) batera, Bilboko Udal Musika Banda Barón Rojorekin eta David Oteroren kontzertuak Abandoibarrako kartelera gehitu dira dagoeneko iragarrita zeuden Edurne, Nøgen, Lala Love You eta Izaroren kontzertuei.

Bestalde, Europa Parkeko programazioari, non Nil Moliner eta Tatta-Süne jada baieztatuta zeuden, DJ Los 40 Pop Aste Nagusia, Martin Urrutia eta Megara, eta Fiestazo Megasta, Nía Caroren eskutik Mar Lucas, Lérica, Almacor, Céro eta La Beba bezalako artistak gehituko zaizkio

Aste Nagusiko bi larunbaten artean, abuztuaren 17tik 24ra, Abandoibarrako (23:30ean) eta Europa Parkeko (00:00etan) agertokiek musika programazio oso bat eskainiko dute, gustu eta adin guztientzako musikarekin, Euskal Herriko eta nazioarteko artistekin.

Abandoibarrako kontzertuak 23:30ean

Abandoibarran, abuztuaren 17an, larunbatean, irekiko da programazioa Edurneren emanaldiarekin. Artista bira berri batekin itzuliko da agertokietara 2024an, “Éxtasis” bere zortzigarren diskoa aurkezteko. Dagoeneko “Nada” eta “Va por ti” singleak aurkeztu ditu.

Abuztuaren 18an, domekan, Nena Daconte igoko da eszenatokira. “Tenía tanto que darte” eta “En qué estrella estará” bezalako arrakasta handiko lanen abeslariak eta konpositoreak, duela gutxi estreinatu zuen bere bosgarren album handia, “Casi Perfecto” (2023).

Astelehenean, hilaren 19an, agertoki Berean, Nögen taldearen txanda izango da, egungo eszenak sortzen duen talde indartsuenetako bat. Erasmuseko gau luzeetan Dinamarkan jaioa, folk pop musika talde donostiarrak, sustrai anglosaxoiko doinuekin, baina gehienbat euskaraz, bere hirugarren albumaren birarekin jarraitzen du, “Aben Cirkel” (2023).

Abuztuaren 20an, asteartean, Bilboko Udal Bandak eta Barón Rojo taldeak hartuko diete lekukoa. Barón Rojo 45. urteurrena ospatzear dago, eta espainiar Estatuko heavy-rock talderik ezagunenetarikoa da eta heavy-an murgilduko ditu entzuleak, Bilboko Udal Bandarekin batera.

Hurrengo egunean, asteazkenean, Coti abeslariaren txanda izango da Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) batera. “Color esperanza”, “Nada fue un error” eta “Antes que ver el sol” abesti ezagunen egile argentinarrak bakarkako zenbait kantu argitaratu berri ditu, hala nola, “Tu equipaje” (2023) eta “Madrid sin vos” (2023); baita beste artista argentinar batzuekin egindako kolaborazioak ere, Los Caligarisekin “Hablar de Flores” (2024) edo El Purrerekin “Cuando Vos No Estás” (2024), besteak beste.

Abuztuaren 22an, ostegunean, Lala Love You izango da protagonista. Parla udalerri madrildarrean sortua, Roberto Amor (ahotsa eta gitarra), David Merino (ahotsa eta gitarra), Lydia Carré (koruak eta baxua) eta Oscar Hoyos (bateria) kideek punki-pop musika talde gisa definitzen dute beren burua. “No se te puede dejar nada” (2024), “El principio de algo”, “Más colao que el colacao”, “Laponia”, “Pócima de amor” eta “Irene”-ren gisako kantuak eskainiko dituzte.

Ostiralean, hilaren 23an, Izaroren txanda izango da, ia aurkezpenik behar ez duen abeslaria. Urtebete fokuetatik urrun egon ondoren, 2023an itzuli zen “Cerodenero” lanarekin, begirada garaikide batetik, popa, sustraia eta elektronika nahasten dituen sorkuntza-ariketa.

Amaiera David Oterok emango dio abuztuaren 24an, larunbatean. Abeslari, gitarra jotzaile eta konpositorea El Canto del Loco taldeko bi kide nagusietako bat izan zen eta 2024an disko berriarekin itzuli da. Disko horretatik dagoeneko estreinatu du “Estrellas y fantasmas”, non mundu digitalak gure izaera nola menperatzen duen ikusita, musika biluziago eta oinarrizkoago baten alde egin duen.

Europa Parkeko Kontzertuak 00:00etan

Los 40 Pop Aste Nagusia eta Fiestazo Megastar ikuskizunek osatuko dute Europa Parkearen egitaraua. Bertako programazioa abuztuaren 21ean, asteazkenean, hasiko da Nil Molinerren  pop argitsuaren eskutik. Musikariak hainbat Platino Disko eta Urrezko Disko ditu, eta Yera kolonbiarra bezalako artistekin elkarlanean aritu da “Meneito” abestian.

Ostegunean, hilaren 22an, Tattaren kantuek hartuko diote lekukoa. Duela gutxi, Densorekin batera, “Martin” albuma aurkeztu zuen, non genero desberdinak aztertu dituen hainbat artistekin kolaborazioan, Etxepe kolektiboarekin, besteak beste. Bilboko eszenatokira Sünerekin batera igoko dira, Josune Arakistain Huntzako abeslari eta trikitilariaren bakarkako debuteko izen artistikoa; artistak “Lau korapilo” bere lehen albuma argitaratu berri du eta.

Abuztuaren 23an, ostiralean, Los 40 Pop Aste Nagusia ikuskizunaren txanda izango da. bertan izango dira Martin Urrutia, 2023ko Operación Triunfoko lehiakide eta finalistarik maitatuenetako bat, “Rompeolas” bere lehenengo singlea aukeztu berriarekin, Megara, 2023ko Benidorm Festeko finalista eta 2024ko Eurovisión jaialdian San Marinoko ordezkaria izan denarekin batera.

Azken ikuskizuna, abuztuaren 24an, larunbatean, Fiestazo Megastar izango da, Cadena Cien, Nía Carorekin. Nía Carok nazioarteko dance panoramaren punta-puntako arrakastak jarriko ditu. Gainera, eszenatokira ere igoko dira Mar Lucas, Lérica, Almacor, Céro eta La Beba.

KONTZERTUEN AGENDA

ABANDOIBARRA

  • Larunbata 17, 23:30ean: Edurne
  • Igandea 18, 23:30ean: Nena Daconte
  • Astelehena 19, 23:30ean: Nøgen
  • Asteartea 20, 23:30ean: Bilboko Udal Banda + Barón Rojo
  • Asteazkena 21, 23:30ean: BOS + Coti
  • Osteguna 22, 23:30ean: Lala Love You
  • Ostirala 23, 23:30ean: Izaro
  • Larunbata 24, 23:30ean: David Otero

EUROPA PARKEA

  • Asteazkena 21, 00:00etan: Nil Moliner
  • Osteguna 22, 00:00etan: Tatta + Süne
  • Ostirala 23, 00:00etan: Los 40 Pop Aste Nagusia, Martin Urrutia y Megara artistekin
  • Larunbata 24, 00:00etan: Fiestazo Megastar (Cadena 100), Mar Lucas, Lérica, Almacor, Céro eta La Beba artistekin