“Norbanako nahi gaituzte, baina herri gara oraindik”

uriola.eus urr 21, 13:42 Begoñaldea   Deustualdea

Errepubliken Eguna ospatu dute, urriaren 20an, Deustuk eta Begoñak. 100 urteren ondoren euren nortasunak, jatorriak eta herriak bizirik jarraitzen dutela aldarrikatu dute Salbeko zubiaren azpian, herrien arteko mugan, giro ederrean.

Jo! ikuskizuna Beatriz Egizabal eta Anduriña Zurututzarekin

uriola.eus urr 17 Bilbo

Gabriel Aresti euskaltegiaren kultur ekarpenak. Bi saio egongo dira: 11:30ean eta 16:30ean.

Sorkun eta Grego lagun minak aspaldi elkarrekin egon gabe egon dira. Zergatik?. Kalean topo egin eta kirola egiten duten bitartean ikerketa antropologiko bat eskainiko digute. Erabiliko duten metodologia bizitza istorioak kontatzea izango da.  Anduriña Zurutuzak eta Beatriz Egizabalek barre eragingo digute “Jo!” ikuskizunean.

Done Petri Plaza, Deustualdea
Kafe Antzokia, Abando - Indautxu