Haurrak eta nerabeak babesteko protokoloa eguneratu eta indartu du Foru Aldundiak

uriola.eus 2025ko eka. 18a, 15:32

Hezkuntza-aisialdiaren arloko babes protokoloa indartu eta eguneratu du Bizkaiko Foru Aldundiak udalekuetan, kanpamentuetan eta aisialdiko jardueretan ingurune seguruak bermatzeko tresna eta neurri berrien bidez.

Haurrak eta nerabeak babesteko protokoloa eguneratu eta indartu du Bizkaiko Foru Aldundiak, bereziki, Bizkaian hezkuntza-aisialdiaren arloan. Protokoloa Bizkaiko aisialdiko elkarteei bidaliko zaie, eta web-orrian eskuragarri egongo da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Udalekuak 2025 kanpainan eta Bizkaiko hezkuntza-aisialdiko erakundeek sustatutako aisialdiko jardueretan jarriko dute martxan protokolo berri hau, bertan parte hartuko duten zuzendarik eta begiraleek. Horretarako, haurrak eta nerabeak babesteari buruzko bi prestakuntza-ikastaro jasoko dituzte.

Boluntarioekin edo kontratatutako langileekin lan egiten duten entitate eta antolakundeak  hainbat gakoz eta tresnaz formatuko dira Hezkuntza-aisiaren Arloan Ume eta Nerabeenganako Indarkeriaren balizko kasuak detektatzeko eta haien aurrean jarduteko. «Jarduteko prozedurak» deritzon atalean, hain zuzen ere, zehatz-mehatz azaltzen da nola jokatu behar den indarkeria-kasu posible baten aurrean: nola detektatu, nori jakinarazi, epeak...

Eguneratzearekin, Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egiten du haurren eta nerabeen eskubideak hezkuntza-aisiako espazio guztietan babesteko apustua, prestakuntzaren eta protokolo argien bidez, bai eta ekosistema hori osatzen duten erakundeei  laguntza emanez ere.