Manuel Balsa “El Ruso” aire libreko XIV. margolaritza-lehiaketa ospatuko da irailean

uriola.eus 2024ko abu. 14a, 13:53

Argazkia: Bilboko Berreginen Museoa

Berreginen Museoak aire libreko margolaritza-lehiaketa antolatu du irailaren 7an, San Frantzisko auzoan.

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” aire libreko XIV. Margolaritza-lehiaketa ospatuko du aurten, ume zein helduei zuzenduta. “Arte-munduaren barruan ibilbide luzea eta ospe handia duen jarduera hori inderberrituta itzuliko da aurten”, antolatzaileen hitzetan, talentua antzemateko haur-gazteen eta helduen kategorian.

San Frantzisko auzoko kaleak artistaz beteko ditu aurten hamabistgarrenez Berreginen Museoaren aire libreko leihaketan, “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia” ondoen islatzen duen margolana aurkitzeko helburuarekin. Parte-hartzaileek haien trebetasun teknikoa eta artistikoa plazaratu ahalko dute, auzoaren gaiari helduta, eta, aurten, berriztapen gisa, teknika librea izango da, orainarteko akuarela hutsean aritzeko araua baztertuta.

Izen-ematea leihaketaren egun berean izango da, 08:30etatik 10:00etara, Bilboko Berreginen Museoan. Leihaketan aurkezteko euskarria laua eta zuria izan beharko da, eta irailaren 7an zigilatuko da, izen ematearen ordutegi berean. Euskarriaren aldeak ezingo dira 50 zentimetro baino laburragoak, edota 150 zentimetro baino luzeagoak izan, eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu izango du. Lana egiteko materiala artistek eraman beharko dute.

Hainbat sari banatuko dira parte-hartzaileen artean: 1.000€-ko lehenengo saria, 500€-ko bigarrena eta 250€-ko hirugarrena; hortaz gain 500€-ko dirusaria jasoko du akuarela onenak, haurrentzako saria marrazketa materiala izango da, eta museoaren margolaritza-ikastaroko ikasleentzat sari berezia izango da.