2024-2025eko udal ikastaro eta tailerretan izena emateko epea zabalik da

uriola.eus 2024ko ira. 12a, 14:41

Argazkia: Pilates ikastaroa. Bilabo.eus

Irailaren 23ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.

Hilak 23ra arte zabalik edukiko dute bilbotarrek 2024-2025 ikasturterako udal-ikastaro eta -tailerretan izena emateko epea. Hilak 5ean egin zen programaziorako hitzordua emateko zozketa eta, atzotik aurrera, zerrendak kontsultatu ahalko dituzte interesa duten guztiek, modu ezberdinetan, tailerraren edo gaiaren arabera.

Berdintasunari, kulturari eta osasunari buruzko ikastaroak eta tailerrak udaltegian, www.bilbao.eus web atarian edo 944 010 010 edo 010 telefono-zenbakira deituta kontsultatu ahalko dira, astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara. Adinekoentzako osasun-ikastaroetan izena emateko edo beste edozein izapide egiteko laguntza behar izanez gero, 944 204 470 eta 944 204 453 telefono zenbakiak izango dira eskuragarri astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30etara.

Aisi- eta kirol- ikastaroentzako, udal kiroldegietan, www.bilbaokirolak, eus web atarian, edo Bilbao Kirolaken telefono orokorrera (944 354 740) edo Ikastaro eta Tailerren Gidan agertzen diren kiroldegien telefonoetara dei eginez kontsulta ahal izango dira izen-emateak.

Hilaren 11tik 23ra bitartean eman ahalko da izena udal- tailer eta -ikastaroetan, zozketan emandako hitzorduaren eguna eta ordua kontuan hartuta; zozketan emandako hitzorduak izena emateko ordua eta eguna ezartzen du, ez du plaza bermatzen ordea. Datorren kurtsorako 320 ikastaro eta tailer antolatu ditu Udalak kultura, berdintasuna, aisia eta kirolaren eta adineko pertsonen osasunerako alorretan, bilbotarren aisia dinamizatzeko helburuarekin, aisialdi-aukerak eta gauza berriak ikasteko aukera emanda.