Badator “Clown Zorrotza” programaren XV. edizioa

Xabier Badiola 2024ko mai. 27a, 12:43

Argazkia: bilbao.eus

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean bost emanaldi eskainiko dira Zorrotzako Azokako parkean.

Aurtengo “Clown Zorrotza” programak publiko guztientzako bost emanaldi eskainiko ditu Zorrotzako Azokako parkean, clown disziplina protagonista.  Maiatzaren 31n hasiko da programa, 18:30etan, Teatro sobre ruedas konpainiaren “Ambicions” poesia eta umorea uztartzen dituen bakoitzak bere nahiak betetzeko mugei buruzko hasunarketari buruzko emanaldiarekin.

Larunbatean 18:00etan hasiko dira emanaldiak, Goitibera Antzerkiaren “Eraitsi SL”, eraikuntza lanei eta bizi dugun orainari buruzko gogoeta umoretsua. Ostean, Cia Anna Confettik “A la fresca” ikuskizuna eskainiko du, udako gauetan freskoa hartzera irteten diren amonak hizpide. Amaitzeko, 20:00etan, Colette Gomette eta Anna De Lirium artistek “THE ONE & the one” emanaldia eskainiko dute, zeinak giza harremanen konplexutasunak bi izaki xaloren arteko hartu emanaren bidez azaltzen dituen. Emanaldi guztiak guztiz doakoak eta publiko guztiei zuzenduak izango dira.

CLOWN ZORROTZA 2024 PROGRAMAZIOA

MAIATZAK 31, OSTIRALA           

18:30ean. Zorrotzako azoka-parkea.

"AMBICIONS" - TEATRO SOBRE RUEDAS

Emakume biolinista bat kontzertua ematera dator. Harentzat, "tamainak garrantzia du": gero eta gehiago nahi du, gehiago ukitu, ahalik eta gehien lortu. Anbizioak hausnartzeko istorio bat da: noraino iristeko prest dago bakoitza? Poesia, musika eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna.

19:30ean. Zorrotzako azoka-parkea.

"HOME" - CRIS CLOWN

Bikote-errutina etxola desitxuratu eta ezegonkor batean, hala eta guztiz ere bere etxea da. Drama komediaren zerbitzura. Ikuskizun izugarria, zirraragarria eta barregarria.

EKAINAK 1, LARUNBATA

18:00ak. Zorrotzako azoka-parkea.

"ERAITSI S.L." - GOITIBERA ANTZERKIA

Eraitsi S.L. Bilbora heldu da obra berri bat egiteko. Oraindik espazio asko daude herri, parke, mendi, plaza eta abarretan obrak egiteko. Leku horietatik ez da probetxurik ateratzen eta etxeak, aparkalekuak eta azalera handiko supermerkatuak eraiki daitezke. XXI. mendea da, zementuarena, etorkizunarena. Edo agian ez...

19:00etan. Zorrotzako azoka-parkea.

"A LA FRESCA" - CÍA. ANNA CONFETTI

Aulki erraldoi bat duten hiru pertsonaia freskoa hartzera irteten dira. Hitz gutxiko irudi oso komikoak sortzeko gaitasuna duten eguneroko eszenak, surrealistak aldi berean. Adin guztietako jendearentzako ikuskizuna, "Cía. Anna Confetti-k” umorearekin eta algararekin jolasean daramatzan 35 urteen bermearekin.

20:00etan. Zorrotzako azoka-parkea.

"THE ONE & the one" - COLETTE GOMETTE ETA ANNA DE LIRIUM

Gizadiaren ispilu, obrako pertsonaiek giza harremanen gorabeherak erakusten dituzte. Gehiegizko adeitasunak, ezkutuko desirek, egozentrismoak, adiskidetasuna gaiztotzen dute. Izaki xalo horiek hunkitu eta unibertsala dena lortzen dute.