Aste gutxi falta dira Bilbao BBK Live jaialdiarako, uztailaren 10ean, 11n eta 12an, eta jada jaialdiko ordutegien berri eman dute, agertokiz agertoki. 100 artista baino gehiagok soinu-aniztasuna eta sortzeko askatasuna izango dute aldarri Kobetamendin jaialdiaren XIX. edizio honetan. Bonuak eta sarrerak salgai daude webgune hauetan: bilbaobbklive.com eta Fever Up.
Aipatu bezala, jaialdia uztailaren 10ean hasiko da, ostegunean, lehen aldiz arituko da Kobetamendin Pulp artista, britpop estiloaren adierazgarri dena. Jarraian, house eta R&B fusio sofistikatua eskainiko du Kaytranadak, eta Michael Kiwanukak, berriz, dotorezia atenporala zer den erakutsiko du. Horrez gainera, Ca7riel & Paco Amorosok generoak umoretik eta kritika kulturaletik desafiatzen dituen proposamena ekarriko du Argentinatik. Japanese Breakfast, Judeline, Maria Arnal, Hinds, English Teacher, pablopablo, Cala Vento, Eider, Wunderhouse, Hofe, Tatta & Denso eta Mirua artistek ere eguna osatuko dute. 03:30etik aurrera, Johnnie Walker agertokian GORRIA estreinatuko da, klubeko elektronikaren gune berria jaialdi barruan: Nítido Club kolektiboak Manuka Honeyren kaos sentsual eta magnetikoa, eta Merca Bae soinu urbanoak eskainiko ditu.
Bigarren egunean, emakumeak izango dira nagusi: Raye, Bad Gyal eta Amaia. Horiekin batera, Amyl & The Sniffers taldeak zuzeneko punk bizi-bizia ekarriko du. Gainera, berriki baieztatutako KNEECAP hirukoaren emanaldia ere izango da. Eguna osatzeko, Polo & Pan eta Orbital artistak egongo dira, baita Jessica Pratt, Jalen Ngonda, Obongjayar eta Sofie Royer ere. Rusowsky lehen aldiz arituko da Bilbon DAISY estreinako disko ezaguna eskaintzen, eta ikusleek bere zuzenekoan ikusi ahal izango dute zein heldutasun-puntutan dagoen eta zenbaterainoko sormen-gaitasuna duen. Hauekin batera, bestelako estiloetako musika eskainiko dute Julieta, Abhir eta Baiuca artistek; eta, bertakoei dagokienez, Sal del Coche eta Xsakara arituko dira. Goizaldean, GORRIA gunean JUGO3000 arituko da kuradore-lanetan, Drummie, Kinara eta Nusar3000ren setekin batera.
Hirugarren eta azken egunean Kylie Minogue izango da protagonista nagusia. Nathy Pelusok bere magnetismoa erakutsiko du, eta Damiano Davidek bakarkako lehen lana aurkeztuko du. Hidrogenesse eta Sparks ere arituko dira. Horiekin batera, Carolina Durante, hirugarrenez itzuliko da jaialdira. Fat Dog eta Viva Belgrado taldeak ere egongo dira, eta jardunaldia osatzeko, besteak beste: The Blessed Madonna presents WE STILL BELIEVE, L’Impératriceren, Makaya McCravenen, Heartworms, Alice Phoebe Lou, Sidonie, Amateur, Malko eta Janus Lester. GORRIA gunean, azken gaua bizi-bizia izango da EN1GMArekin, Fukcnormal, Mina Galán eta OLVIDOrekin batera.
Akelarre akanpalekua
Bestalde, Akelarreko programazioa ere iragarri dute, jaialdiko kanpalekua. Ongietorri-jaia asteazkenean izango da eta GAZZIk irekiko du gunea, Piolinda Marcela DJrekin batera. Clock Poets biko elektronikoa ere bertan izango da, eta elkarrekin, hasiera emango diote jaialdiari. Ostegunean, agertokia eraldatu egingo da Bibi, Buganvilia, Nina Emocional artisten setekin eta GAZZIren beste emanaldi batekin. Ostiralean, Karne Kulture, Dulce eta anfitrioia bera arituko dira. Jaialdiaren azkeneko egunari Niki Laudak emango dio hasiera, jarraian GAZZI arituko da eta, bukatzeko, Manuel eta Uve aurrez aurre arituko dira b2b batean.