Bilbo Kirolakek eguneko kostua ordainduko die grebaren eraginez igerilekua erabili gabe gelditu diren erabiltzaileei

uriola.eus 2024ko abu. 9a, 14:00

Igerilekua erabiltzeko soilik ordaindu duten Bilbo Kirolaren erabiltzaileek greba egunen kostua berreskuratzeko eskubidea izango dute.

Bilbo Kirolakek greba egunen kostua itzuliko die igerilekua erabiltzeko bonua duten erabiltzaileei, web atariaren bidez edo Udal kiroldegietan eskaria eginda.

ELAk bultzatu duen 72 eguneko greban igerilekuak itxita egon badira ere, uriko kiroldegietako bestelako zenbait instalazio zabalik egon dira. Instalazio hauek erabiltzeko, Bilbo Kirolakek gogorarazi duenez, Tarifa Orokorra dago, erabilera libreko instalazio guztiak erabiltzeko aukera ematen duena; tarifa hau ordaintzen duten erabiltzaileek bestelako zenbait zerbitzutan %50eko deskontuak izaten dituzte, uriko 11 fitness gelak erabiltzerako garaian, adibidez. Zerbitzu hauen erabiltzaileek, grebaren ondorioz hauek erabili izan ezin badituzte, egun horietako zerbitzuen kostua itzultzeko eskaera egin dezakete, zeina hurrengo astelehenean itzuliko zaien, egin beharreko baieztapenak egin ostean.

Astelehenean ireki zituen Bilbo Kirolakek Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako igerilekuak, mantenimenduko langileen 72 eguneko greba burutu ostean, ELA sindikatuak UTE Giroa Ansareo Bilbo Kirolak kudeatzen duen enpresarekin akordioa lortuta. Igerilekuak ohiko ordutegiarekin ireki dira berriz ere, 10etatik 21:00etara abuztuan eta 10:00etatik 20:00etara irailean.