Saniko Gazte Asanbladak saskibaloi txapelketa antolatu du larunbatean

uriola.eus 2024ko eka. 20a, 09:00

Argazkia: Saniko Gazte Asanblada

Txapelketaz gain hitzaldiak eta kontzertuak ere izango dira.

Saniko Gazte Asanbladak saskibaloi txapelketa antolatu du duela hilabete hasi zuten "Aisialdi ezaren aurrean auzoko gazteok antolatu" ekimenari amaiera emateko. Auzoko gazteek doako eta kalitatezko aisialdi aukerak sortzea zuen helburu dinamikak, bai kultur arloan zein kirolean gazteeri zuzendutako baliabideak indartu eta kalitatezko aisialdi espazioak sortzearen aldeko aldarria egitea.

Dinamika burutzeko saskibaloi txapelketa ospatuko da larunbatean Marakana futbol zelaiean, 16:30etan. hortaz gain, "Aisialdi ezaren aurrean auzoko gazteok antolatu" dinamikaren izen bereko hitzaldia eskeiniko da Errondoko Auzo Etxean 19:00etan, eta ostean BALMA eta ANDONIYHB ren kontzertuak eta DJ SAN ETA INAZIO-ren pintxadak izango dira Errondokon.

Izen emateko 3 jokalariko taldea osatu beharko da eta haren izena eta kolorearen berri eman sanigazte@gmail.com helbidera.