Aire zabaleko dantzaldiak izango dira astebururo ekainean

uriola.eus 2024ko mai. 29a, 12:27

Argazkia: bilbao.eus

Adinekoen bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatuko da, zuzeneko musikaz gozatzen duten bitartean

Bilboko adinekoek ere izango dute zuzeneko musikaz gozatu eta dantza egiteko aukera datorren hilean. Astebururuo, Levante plazan larunbatetan eta Etxetxua plazako kioskoan igandetan, dantzaldiak izango dira 18:00etatik 21:00etara, musikaren bidez bizimodu aktibo eta osasungarriaz gain, sozializazioa ere bultzatu eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.

EKAINEKO ZAPATUETAKO DANTZALDIAK:

  • ekainaren 1ean: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai orkestra.
  • ekainaren 8an: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika orkestra.
  • ekainaren 15ean: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Palmeras orkestra
  • ekainaren 22an: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Pergola orquestra.
  • ekainaren 29an: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Maran orkestra.

EKAINEKO DOMEKETAKO DANTZALDIAK:                        

  • ekainaren 2an: Etxetxua plazako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Maran orkestra.
  • ekainaren 9an: Etxetxua plazako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika orkestra.
  • ekainaren 16an: Etxetxua plazako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai orkestra.
  • ekainaren 23an: Etxetxua plazako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Pergola orquestra.
  • ekainaren 30ean: Etxetxua plazako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Galea orkestra