Abenduaren 6tik 15era egingo da aurten BBK Mendi Film zinemaldiaren 17.edizioa, baina jada ezagutu dezakegu jaialdiaren afixak beteko dituen irudi nagusia: Jean-Baptiste Liautard argazkilariaren “Fuego”. Donostiako Club Vasco de Camping elkartearen CVCEPHOTO nazioarteko mendiko jardueren argazkilaritza izan da aurtengo irudia hautatzearen erantzule, eta Liautardek eraman du lehen saria, Mendi Film jaialdiaren irudia izateko ohorea eta 700€-ko ordainsaria.
Guatemalako Volván de Fuego sumendiak eskeinia da argazkilari frantsesak ehizatutako momentua, haren gertuko Acatenango menditik lortu zuen irudia Liautardek, Kilian Born mendiko txirrindularia laba erupzio batekin gurutzatu zen momentuan aterea, “Erupzioa bi kilometro urrunago gertatzen ari zen, laba airean 500 metrora jaurtiz. Unea harrapatzea oso zaila izan zen, ezin baikenituen leherketak aurreikusi” dio argazkilariak.
Hiru sari lortu ditu Donostiako argazkilaritza lehiaketan 28 urteko argazkilari frantziarrak: Sari nagusia “The Dune” argazkiarekin eta CVCEPHOTO txapelketaren hirugarren saria “Fuego” argazkiarekin.