Nasan zain (aforismoak-edo)

Erabiltzailearen aurpegia Julen Pagazaurtundua 2024ko mai. 20a, 12:58

Renfek nahi beste luza edota labur dezakeen zera hori da “denbora”.
 
Renferen doako abonua ez da doakoa.
 
Nasan, inork ez daki ezer.
 
Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude.
 
Alde bietara begiratu trenbidea gurutzatu baino lehen. Edo ez, ez baita trenik igaroko.
 
Kontuz ibili kotxe eta nasaren arteko tartearekin; ahal dela, erabili beste edozein garraiobide-mota.
 
Tren-enpresa batek ez du zertan tren-zerbitzua eskaini.