Adaxka Trukea Elkarteak, haien izenari ohore egiten, adaxka trukea antolatu dute beste behin hilak 30ean Ekonopolon (Harrobi plaza 4, 1. solairua), 18:30etatik 20:30etara. Norberak egin dituen adaxkak elkar tukatu, adaxkak nola egin ikasi eta norberaren eta besteen sekretuak partekatzeko aukera aparta izango da.
Trukeaz aparte, Joseba Ibargurengoitia Gascó, Euskal Herriko Hazien Sareko kideak, urte-sasoiko barazkien eta fruten bertako barietate tradizionalen haziak ekarriko ditu, tomateak, piperral eta alberjiniak, batik bat. Hortaz gain, erosketak era jasangarrian egiteko, supermerkatuan zer erosi jakiteko zenbait giltzarri emango ditu.
Adaxkarik izan ezean ere zita ezin hobea landare, fruta eta barazkien zaintzaz aritzeko, antolatzaileek, gainera, denentzako adaxka sobera izango direla azaldu dute, animatu beraz!