DalecandELA elkarteak aurten hirugarren urtez antolatuko duen DalecandELA jaialdiaren afixa aurkeztu du gaur. Irailaren 20ti 22ra artean, Getxoko portu zaharrean alboko esklerosi amiotrofikoaren ikerkuntzaren aldeko ekitaldian musika eta beste hainbat ekintza ospatuko dira. Protagonista nagusia, urtero lez, musika; Aurten Tarque, Santero y los Muchachos eta Burning izango dira afixaren buru. Luje Winslow King, Cordovas, Hanging Stars eta McEnroe ere izango dira artista gonbidatu, baita bertako taldeen zerrenda luzea ere: Smile, Galerna, Los Brazos, Basurita, Still River, Coppel, Trampas, Bringas, Lee Perk, Deep Sea Monk, No More Bulshit, The Binilos eta Rock&Kids.
Musikaz gain, kirola eta artearekin lotutako ekintzak ere egongo dira, adin guztien gozagarri. “Travesía OCCIDENT por la ELA” igeriketa zeharkaldia, Yoga tailerra eta haur eta gazteentzako herri kirol erakustaldia besteak beste, baita Oliver Magoa, jasangarritasun tailerra eta “Ikusentzunezko Guda” “eye trackin” teknologiaren bidez.