Donostia Zinemaldiaren 72. edizoko filmak Bilboko Alhondigan egongo dira ikusgai

uriola.eus 2024ko urr. 1a, 10:43

Donostia Zinemaldiko 72. edizioko kartela

Irailaren 28an eman zion amaiera Donostiak aurtengo edizioari eta orain Bilboren txanda da bertan egon diren 11 film proiekatzeko irailaren 30etik urriaren 6ra bitartean.

Donostia Zinemaldia Azkuna Zentroan zikloaren edizio berriari hasiera eman dio Jon Garaño eta Aitor Arregire zuzendarien Marco pelikulak, Perlak Sailean proiektatua. Nazien kontzentrazio-esparru batean preso egon zela hainbat urtez isilpean gorde zuen gizon baten istorioa kontatzen du. Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

Zikloak aurrera jarraituko du joera ezberdinak islatzen dituzten filmekin. Horien artean daude Sail Ofizialeko François Ozon (Quand vient l’automne) eta Costa Gavras (Le dernier soufflé) bezalako zinemagile garaikideen azken lanak eta Querer telesaila. Alauda Ruiz de Azuaren fikziozko lehen seriea da, euskal produkziokoa, eta honetan 30 urte ezkonduta eman eta bi seme elkarrekin izan ondoren, Mirenek senarra utzi eta salatu egingo du etengabe bortxatzeagatik. Urriaren 4an zuzendariak eta Ivan Pellicer aktoreak saio honetan parte hartuko dute.

Programazioarekin jarraituz, Perlak saileko Anora eta The substance egongo dira ikusgai, eta New Directors saileko Güilizar eta Azken erromantikoak. David Pérez Sañudo zuzendariaren Azken erromantikoak filma Txani Rodriguezen izen bereko eleberriaren egokitzapena da zeinak emakume baten joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakartiaren istorioa kontatzen duen.

Zikloak, gainera, haurrentzako euskarazko animaziozko bi film hartzen ditu barne: Dragonkeeper eta Robotia. Biek eskola topaketak eta familia saioak izango dituzte asteburuan.

Horizontes Latinos saileko Sujo pelikula ere ikusteko aukera egongo da. Fernanda Valadez eta Astrid Rondero mexikarrena, Espainiako Lankidetzaren Saria jaso duena.

 

Donostiako maskorrak

Pasa den irailaren 28an 72. edizioaren amaiera iritsi zen. Film Onenaren Urrezko Maskorra Albert Serraren dokumentalak eskuratu du Tardes de soledad izenburupean. Pedro Martín-Calerok eta Laura Carreirak zuendaritza onenaren Zilarrezko Maskorrak  irabazi dituzte. Patricia López Interpretazio Nagusi onenaren irabazlea izan da eta Taldeko Interpretazio onena Pierre Lottinentzat Quand vient l’automne filmarekin. Film berarekin Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria jaso du François Ozon zuzendariak Philippe Piazzorekin batera. Argazki Onenaren Epaimahairen saria Boud in Heaven filmak eskuratu du eta Sari Berezia The Last Showgirl filmarentzat izan da.

Aurtengo Donostia Sariak Cate Balnchet eta Pedro Almodovarrentzat izan dira, zinemaren munduan egindako ekarpena goraipatzeko.