Urtxintxa Eskolak Astialdiko Begirale Ikastaro Trinkoa eskainiko du uda honetan Bilbon. Ikastaro hau hezkuntza ez-formalean eta aisialdian hezitzaile lanetan aritu nahi dutenei dago zuzenduta, eta metodologia aktibo eta parte-hartzailea izango du, tokian tokiko testuingurura egokitua.
Ikastaroak 150 ordu teoriko izango ditu, ekaina eta uztaila bitartean egingo dena, eta 160 ordu praktiko, aisialdi talde edo elkarte batean burutzekoak, aisialdi mugimendua ezagutu eta aktiboki aritzeko aukera izateko. Ikastaro hau amaitzean, Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulua eskuratuko dute.
Ikasleek aisialdiaren esparruan beharrezko trebetasunak eta baliabideak eskuratuko dituzte, betiere, feminismoa, parte-hartzea, aniztasuna eta kulturartekotasuna ardatz izanda. Ikastaroan, teknikak lantzeaz gain, talde-lanean, sormenean eta ikerketan trebatuko dira, haur eta gazteen aisialdi hezitzailea eta euskalduna sustatzeko agente aktibo bihurtuz. Gainera, kontzientzia kritikoa eta hausnarketa sustatzeko espazio bat izango dute, eduki anitzetan sakontzeko aukera eskainiz.
Ikastaroaren prezioa 470 € izango da, eta matrikula Urtxintxa Eskolaren webgunean egin daiteke. Informazio gehiago eskola@urtxintxaeskola.eus helbideraren bidez edo 944 32 04 45 telefono zenbakien bidez lor daiteke.