Deustuko txerrikien meka den Avenida taberna, mus jokalarien topaleku izango da gaur arratsaldean, izan ere Iñaki Perez, tabernaren jabeak, Euskadi Grupo Noticiasen I. Mus “Open” txapelketaren sede gisa aurkeztu du txokoa. Gaur arratsaldeko 19:00etan jokatuko da klasifikazio fasea, zeinetan ekainaren 29ko finalean parte hartuko duten kideak erabakiko diren.
Lehenengo aldia da Avenidan mus txapelketa “opena” jokatzen dena, baina urtero ospatu izan dute mus txapelketa tabernan neguan; lehenengo Euskadi Grupo Noticiasen txapelketa honetan parte hartzeko dudarik ez dute egin. Musaz aparte, tradizioak ondo gordetzen dituen taberna da Avenida; 80. Hamarkadan ireki zuten Iñaki perezen gurasoek, eta 2000. urtean hartu zuen honek familiaren ardura, eta Avenidaren gidaritzan darrai egundaino.
Agirre Lehendakariaren etorbidearen 139an aurkitzen da Avenida taberna, gaur bertan, 19:00etan jokatuko da mus txapelketaren klasifikazio fasea.