Altuerako lanen segurtasun faltek beste hildako bat eragin dute

uriola.eus 2024ko aza. 14a, 13:45

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde eta HIRU sindikatuek mobilizazioa deitu dute, 11:00etan, Bilboko Plaza Biribilean, “Prekaritateak hil egiten du. Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte” lemapean. Protesta hau larunbatean Bilbon izandako lan istripu hilgarriaren aurrean antolatu dute, non G.V.M.ko 55 urteko langile autonomo eta azpikontratatua hiru metroko altueratik erorita hil zen, Plaza Biribilean kokatuta dagoen La Parada de Bilbao kafetegiko kristalak garbitzen ari zenean.

Mobilizazioaren bidez, sindikatuek langileen egoera prekarioa salatu eta patronalari nahiz instituzioei neurri eraginkorrak hartzeko eskatu diete, horrelako istripuak berriro ez gertatzeko.

 

ELA sindikatua

ELAk, bere aldetik, bere elkartasuna eta babesa ere helarazi die hildakoaren senide eta gertukoei. Abandoko geltokiaren aurrean elkarretaratzea egin du goizeko 10:00etan, laneko heriotza berri horren aurka protesta egiteko eta laneko ezbehar-tasa altuak prebenitzeko neurri erreal eta eraginkorrak eskatzeko