Txapelketa honen helburuak dira, batik bat, "emakumeen kirola defendatzea, areto futbola bultzatzea, eta euskal kirola sustatzea bere zentzurik zabalenean". Hortarako Euskal Herriko klub batzuei luzatu zaie gonbidapena eta haien artean, Iruñeko Orbina, Gipuzkoako Ordizia, Gasteizko Udalaitz, Kirol Aunitz eta Stilo Kirol Kluba baieztatu dute haien parte-hartzea.
Aurten, zailtasunak zailtasun, huts egingo dute joan den urteko talde partehartzaile batzuek, esate baterako, Bilbo Futbol Sala, Donapaleu eta Donibane Garazi futbol elkarteak.
Euskal Kopa 2015 - Irailak 5 - Egitaraua
10:00 Zelaira heltzea
10:30 A partida: Triangular Kirol Aunitz-Udalaitz-Stilo A
12:00 Agintarientzat argazki ofiziala. Ohorezko aurreskua
12:30 B partida: Orbina – Ordizia
14:30 Bazkaria
16:00 A Galtzailea – B Galtzailea (jarraian erlojuaren menpe)
17:30 A Irabazlea – B Irabazlea (geldituta erlojuaren menpe)
19:00 Sari banaketa
Abusuko kiroldegian (Lekanda kalea 2 - Abusu - Bilbo)