Covid-19 guztien gainetik eta Larregaburuko zubiaren azpitik, aurten ere kaiak zeharkaldia antolatu dugu. Gehienez 30eko taldeetan banatuta bada ere, Ikastolako Jaia egin ezin denez, laugarren urtez jarraian Abusu-Euskalduna zeharkaldia ospatuko dugu, Bilbobenturako lagunen eskutik.
Konfinamenduak ez ditu deustuko gazteak gelditu. Datorren ekainaren 13an, larunbata urtero antolatzen duten gazte eguna ospatuko dute "gazteok Deustun bizi nahi dugu" lelopean.