Manifestazioa

SOS Alde Zaharra: Auzoan bizi nahi dugu!

2019/06/20 19:00

Zamudioko portaletik Alde Zaharra |manifestazioa

SOS Alde Zaharrak ekainaren 20an manifestaziora deitu ditu auzokideak “auzoan lan egin eta bizi” nahi dutelako.

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna

2019/06/20 19:30

Arriaga plaza Bilbo |manifestazioa

OEE, CEAR Euskadi, SOS Arrazakeria, Harresiak Apurtuz eta Amnistia Internacional:

Ekainaren 20 honetan, ahazturiko gatazketako biktimak ekarri nahi ditugu gogora. Europara gerretatik eta gatazketatik ihesi iristen diren pertsonak, inork hedabideak barne— gogoratzen ez dituen gerra eta gatazketatik, beharturiko migrazioen arrazoi nagusietakoa diren horietatik, hain zuzen.

Pertsona hauek atzean utzi behar izan dituzte beren etxeak, eta, kasu askotan, baita familia ere, bidaia arriskutsua egiten hasteko. Ihesi ari dira beren etxeak eta bizimoduak suntsitu egin dituztelako. Bizimodu duin eta seguruaz bizirik irauteko aukera bat besterik ez dute nahi. Zuk ez zenuke gauza bera egingo?

Eskua luzatu beharrean, Europako erakundeek pertsona hauek mugetara hel daitezen galarazteko politikak onartzen dituzte, edo zailtasunak jartzen dizkiete harrera-sisteman sartzeko edo senideekin berriz elkartzeko. Ezin dugu onartu.

Gogoratu Euskadin fabrikaturiko eta, besteak beste, Saudi Arabiari saldutako armak direla pertsona hauek errefuxiatu bihurtzea eragiten dutenak, beren bizitzak eta herrialdeak txikitzen dituen gerratik ihes egitean. Europak ez ditu gatazka hauek aitortu nahi, baina jende zintzoak ezin du onartu pertsona hauen tragediak ahaztuak izatea. Hori dela eta, ekainaren 20an, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Amnistia Internacional, Harresiak Apurtuz eta SOS Arrazakeria erakundeek deialdia egin dugu.

G7 EZ! - Kalejira: "Euskal Herritik beste mundu bat sortzen"

2019/06/22 12:30 - 14:00

Frantziako Kontsulatutik (Iparragirre 26) Bilbo |manifestazioa

G7 EZ! plataformak kalejira egingo du larunbateam, ekainaren 22an, "Euskal Herritik beste mundu bat sortzen" lelopean. Mobilizazioa egurdiko 12:30ean aterako da Frantziako Kontsulatutik (Iparragirre 26).

Info+: http://g7ez.eus/ekainaren-22ko-mobilizazioetan-parte-hartzeko-deia-luzatu-dugu/#more-479