Adimen artifiziala artean: izotza apurtzen izeneko solasaldia egongo da uztailaren 8an 18:30ean Guggenheim Museoan.
Barbara Kruger. Luz Maguregui Urquiza. Hausnarketa partekatuak egingo dituzte uztailaren 9an 18:00etan Guggenheim Museoan.
TEATRO REALEKO OPERAREN ASTEAn La Traviata opera egongo da uztailaren 19an 19:30ean Guggenheim Museoan.
DANTZA BIDEAN dantza ikuskizuna egongo da uztailaren 20an 12:30ean Guggenheim Museoan. Burgos & New York Nazioarteko Koreografia Lehiaketa ezaguneko Danza en el camino ekimenaren azken saioa hartuko du Museoko Atrioak. Iparraldeko Done Jakue bidea Burgosetik Palentziara, Leondik Galiziara eta handik Bilboraino zeharkatzen duen proposamen horretan finalista geratutako dantza-konpainiak izango dira norgehiagoka entzutetsuaren 24. edizioaren baitan antolatutako ekimeneko parte-hartzaileak.
Bilbao Blues Festival jaialdiaren barruan kontzertu pedagogikoa egongo da uztaialren 25ean 11:00etan, 20:45ean eta 22:30ean Guggenheim Museoan. Familiartean musikaz gozatzeko parada Diablues ta Bluezifer bikotearen, Oihan Vega aktore eta komunikatzailearen eta Nagore Sanz kontrabaxu-jotzailearen eskutik.
Adimen artifiziala artean: izotza apurtzen izeneko solasaldia egongo da uztailaren 8an 18:30ean Guggenheim Museoan.