Larunbata, otsailak 12



Bertso Maratoia

Abusu Ikastolan, Abusu

42.195 segunduko Bertso Maratoia, saio irekia, 2022ko Ibilaldiaren baitan

Bertso Maratoia Abusu Ikastolan 42.195 segunduko Bertso Maratoia, saio irekia, 2022ko Ibilaldiaren baitan

10:00

Haurrentzako tailerrak Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik

Santutxuko udaltegia, Santutxu

Bilboko Udalak otsailaren 11an jarriko du abian “Neguko Santutxu Kolorea”. Porposamen hau Santutxun euskal dantzak eta folklorea sustatzeko eta balioan jartzeko egiten den “Santutxu Kolorea” programaren atarikoa da. Ekimen honek Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen kolaborazioa izango du, bere sorreraren 70+1 urteurrena ospatzeko. Larunbatean, hilak 12, Begoñako Udaltegian buruhandientzako bi tailer izango dira, bost urtetik gorako haurrentzat. Tailer hauek 10:00etan eta 12:00etan izango dira. Doakoak dira lekua bete arte, otsailaren 9a baino lehen eman behar da izena gaztedi@gaztedi.net helbidera e-maila bidaliz. Bi jarduera hauek Gaztedi Dantzari Taldeko kideek emango dituzte.

Haurrentzako tailerrak Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik Santutxuko udaltegia

Bilboko Udalak otsailaren 11an jarriko du abian “Neguko Santutxu Kolorea”.

Porposamen hau Santutxun euskal dantzak eta folklorea sustatzeko eta balioan jartzeko egiten den “Santutxu Kolorea” programaren atarikoa da. Ekimen honek Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen kolaborazioa izango du, bere sorreraren 70+1 urteurrena ospatzeko.

Larunbatean, hilak 12, Begoñako Udaltegian buruhandientzako bi tailer izango dira, bost urtetik gorako haurrentzat. Tailer hauek 10:00etan eta 12:00etan izango dira. Doakoak dira lekua bete arte, otsailaren 9a baino lehen eman behar da izena gaztedi@gaztedi.net helbidera e-maila bidaliz. Bi jarduera hauek Gaztedi Dantzari Taldeko kideek emango dituzte.


18:00

Betiko musika: 'Voces del Ebro'

Otxarkoagako udaltegia, Bilbo | Kontzertuak

Bilboko Udalak, urtarrilaren 29an, otsailaren 12an eta 26an, martxoaren 12an eta 26an eta apirilaren 9an (larunbatak), "Betiko Musika de siempre" musika-programaren beste edizio bat abian jarriko du Otxarkoaga auzoan. Kontzertuak Otxarkoagako Udaltegian izango dira eta bertan boleroak, Ebroko Erriberako abesti herrikoiak, habanerak edo otxoteak entzun ahal izango dira. ‘Betiko Musika de siempre’ programaren sarrera librea da eta emanaldiak 18:00etan hasiko dira. Otsailak 12, 18:00 18:00etan, larunbata. VOCES DEL EBRO. Taldearen izenak dena esaten du, ikur bat, Ebro ibaiak Errioxa, Nafarroa eta Aragoi lotzen baititu; eta bertan inspiratzen dira Ebroko erriberako gai herrikoien errepertorio bat sortu eta interpretatzeko, jotillak, Meza Joteroa, hainbat kalejira, eta taldekideek idatzitako gairen bat.

Betiko musika: 'Voces del Ebro' Otxarkoagako udaltegia

Bilboko Udalak, urtarrilaren 29an, otsailaren 12an eta 26an, martxoaren 12an eta 26an eta apirilaren 9an (larunbatak), "Betiko Musika de siempre" musika-programaren beste edizio bat abian jarriko du Otxarkoaga auzoan. Kontzertuak Otxarkoagako Udaltegian izango dira eta bertan boleroak, Ebroko Erriberako abesti herrikoiak, habanerak edo otxoteak entzun ahal izango dira.

‘Betiko Musika de siempre’ programaren sarrera librea da eta emanaldiak 18:00etan hasiko dira.

Otsailak 12, 18:00 18:00etan, larunbata. VOCES DEL EBRO. Taldearen izenak dena esaten du, ikur bat, Ebro ibaiak Errioxa, Nafarroa eta Aragoi lotzen baititu; eta bertan inspiratzen dira Ebroko erriberako gai herrikoien errepertorio bat sortu eta interpretatzeko, jotillak, Meza Joteroa, hainbat kalejira, eta taldekideek idatzitako gairen bat.


19:00

Kontzertua: Alexía Chrysomalli & Oscar Antolí

Berreginen Museoa, Bilbo Zaharra | Kontzertuak

Greziako herri musikaren kontzertua dakar Bilboko Berreginen Museoak, Alexía Chrysomalli-ren eta Óscar Antolíren eskutik. Otsailaren 12an izango da, 19:00etan. Prezioa: 12 euro Informazio gehiago: 663684013

Kontzertua: Alexía Chrysomalli & Oscar Antolí Berreginen Museoa

Greziako herri musikaren kontzertua dakar Bilboko Berreginen Museoak, Alexía Chrysomalli-ren eta Óscar Antolíren eskutik.

Otsailaren 12an izango da, 19:00etan.

Prezioa: 12 euro

Informazio gehiago: 663684013


20:00

Bake Faltsua+Habemus Papam+Krav Boca

Etxarri gaztetxea (Errekalde), Errekalde | Kontzertuak

Langile Autodefentsa Sarearen sorreraren harira, kontzertuak antolatu dituzte Errekaldeko Etxarri gaztetxean. 20:00etan hasita (ateak 19:00etan irekiko dituzte), Bake Faltsua, Habemus Papam eta Krav Boca taldeak arituko dira taula gainean. Sarreraren prezioa 5 euro da, eta aforoa mugatua izango da.

Bake Faltsua+Habemus Papam+Krav Boca Etxarri gaztetxea (Errekalde)

Langile Autodefentsa Sarearen sorreraren harira, kontzertuak antolatu dituzte Errekaldeko Etxarri gaztetxean.

20:00etan hasita (ateak 19:00etan irekiko dituzte), Bake Faltsua, Habemus Papam eta Krav Boca taldeak arituko dira taula gainean. Sarreraren prezioa 5 euro da, eta aforoa mugatua izango da.



10:00
20:30

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa

Rekalde Aretoa, Abando - Indautxu

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa Rekalde Aretoa

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa.

Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).



12:00
19:30

Iñaki Imazen erakusketa

Aire Galeria, Bilbo | Erakusketa

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa. San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.

Iñaki Imazen erakusketa Aire Galeria

Aire Galeriak Iñaki Imazen Alimentación, lencería, bazar erakusketa hartuko du otsailaren 12tik (larunbata) apirilaren 24ra arte. 12:00etan izango da inaugurazioa.

San Mames zumarkaleko 11. zenbakian dagoen Zollo etxartean dago Aire Galeria, eta ordutegia honako hau da: asteartetik ostiralera, 17:00etatik 19:30era.