Osteguna, ekainak 23



18:00

'Kattalinen bidaia'

Peñascal, Bilbo | Antzerkia

Ekainak 23, 18:00etan. La Vaguada. Peñascal. Panpotx Kultur Elkertea - Kattalinen Bidaia. Lau musikarik eta bi aktoresek itsasoaren mundura eramango gaituen istorio handi honi bizia emango diote. Gaur egun lotan dauden baloreak berpiztea du helburu: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, elkarlana… Musika ta animazioren bidez, gure laguna den Kattalin dordokari, itsasoa garbitzen lagunduko diogu, berarentzat eta bere lagun guztientzat berriro bizigarri izan dadin. Prest al zaudete munduko itsasoetatik gurekin bidaiatzeko?

'Kattalinen bidaia' Peñascal

Ekainak 23, 18:00etan. La Vaguada. Peñascal. Panpotx Kultur Elkertea - Kattalinen Bidaia. Lau musikarik eta bi aktoresek itsasoaren mundura eramango gaituen istorio handi honi bizia emango diote. Gaur egun lotan dauden baloreak berpiztea du helburu: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, elkarlana… Musika ta animazioren bidez, gure laguna den Kattalin dordokari, itsasoa garbitzen lagunduko diogu, berarentzat eta bere lagun guztientzat berriro bizigarri izan dadin. Prest al zaudete munduko itsasoetatik gurekin bidaiatzeko?



12:00
19:30

Mari Carmen Fernández eta Estefana Romanen erakusketa: 'Media melena'

Aire Galeria, Bilbo | Erakusketa

Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean). Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan. Aire Galeriaren ordutegia: asteartetik ostiralera: 17:00-19:30

Mari Carmen Fernández eta Estefana Romanen erakusketa: 'Media melena' Aire Galeria

Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean).

Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan.

Aire Galeriaren ordutegia:

asteartetik ostiralera: 17:00-19:30



20:00
20:00

'Miguel Hernandez que estas en los cielos' antzezlana poetaren heriotzaren 80. urteurrenean

Pabellon 6, Deustualdea | Antzerkia

Miguel Hernández poetaren bizitza kontatzen digu. Inongo deliturik egin gabe ere, kartzela zigorra jaso eta 31 urte baino ez zituela, espetxe frankista baten hiltzen utzi zuten. Lurrari lotutako olerkariaren biografiaren gainbegirada bat da hau. Unai Izquierdok poetaren figura eta bere hegaldi poetikoa aldarrikatu nahi ditu. Gorka Martinek zuzentzen du antzezlana, eta Irene Bau, Alfonso Díez eta Yeray Vazquezek poetaren inguruko pertsonai ezberdinak antzeztuko dituzte eta Unai Izquierdo Miguel Hernandez bera hezurmamitzeaz arduratuko da. Espazio eszenikoaren arduradunak María Casanueva eta Susana Díez dira, Fernando Alcáuzar argiztapen-diseinuarena, Alaitz Cabriada jantziena eta Yeray Vázquez soinu-espazioarena. Ekainaren 10etik uztailaren 3ra bitartean antzeztuko da, ostiraletik igandera. Ostiral eta larunbatean 20:00etan eta igandetan 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org web orrian eskuratu diatezke.  

'Miguel Hernandez que estas en los cielos' antzezlana poetaren heriotzaren 80. urteurrenean Pabellon 6

Miguel Hernández poetaren bizitza kontatzen digu. Inongo deliturik egin gabe ere, kartzela zigorra jaso eta 31 urte baino ez zituela, espetxe frankista baten hiltzen utzi zuten. Lurrari lotutako olerkariaren biografiaren gainbegirada bat da hau.

Unai Izquierdok poetaren figura eta bere hegaldi poetikoa aldarrikatu nahi ditu. Gorka Martinek zuzentzen du antzezlana, eta Irene Bau, Alfonso Díez eta Yeray Vazquezek poetaren inguruko pertsonai ezberdinak antzeztuko dituzte eta Unai Izquierdo Miguel Hernandez bera hezurmamitzeaz arduratuko da. Espazio eszenikoaren arduradunak María Casanueva eta Susana Díez dira, Fernando Alcáuzar argiztapen-diseinuarena, Alaitz Cabriada jantziena eta Yeray Vázquez soinu-espazioarena.

Ekainaren 10etik uztailaren 3ra bitartean antzeztuko da, ostiraletik igandera. Ostiral eta larunbatean 20:00etan eta igandetan 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org web orrian eskuratu diatezke.

 



09:37
19:00

Marrazketa eta margolaritza ikastaroko ikasleen erakusketa

Berreginen Museoa, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Bilboko Berreginen Museoak 2021-2022 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 60 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztu du. Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar. Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–. Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo. Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza. Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan. Erakusketa irailera arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian.

Marrazketa eta margolaritza ikastaroko ikasleen erakusketa Berreginen Museoa

Bilboko Berreginen Museoak 2021-2022 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 60 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztu du.

Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar. Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–.

Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo.

Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza. Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan.

Erakusketa irailera arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian.



19:30

San Juan gaua Etxebarria parkean

Etxebarria parkea, Bilbo | Jaiak

Suaren bueltan ospatuko dute San Juan gaua Etxebarria parkean.

San Juan gaua Etxebarria parkean Etxebarria parkea

Suaren bueltan ospatuko dute San Juan gaua Etxebarria parkean.