2022/06/10 - 2022/07/03 20:00
AntzerkiaMiguel Hernández poetaren bizitza kontatzen digu. Inongo deliturik egin gabe ere, kartzela zigorra jaso eta 31 urte baino ez zituela, espetxe frankista baten hiltzen utzi zuten. Lurrari lotutako olerkariaren biografiaren gainbegirada bat da hau.
Unai Izquierdok poetaren figura eta bere hegaldi poetikoa aldarrikatu nahi ditu. Gorka Martinek zuzentzen du antzezlana, eta Irene Bau, Alfonso Díez eta Yeray Vazquezek poetaren inguruko pertsonai ezberdinak antzeztuko dituzte eta Unai Izquierdo Miguel Hernandez bera hezurmamitzeaz arduratuko da. Espazio eszenikoaren arduradunak María Casanueva eta Susana Díez dira, Fernando Alcáuzar argiztapen-diseinuarena, Alaitz Cabriada jantziena eta Yeray Vázquez soinu-espazioarena.
Ekainaren 10etik uztailaren 3ra bitartean antzeztuko da, ostiraletik igandera. Ostiral eta larunbatean 20:00etan eta igandetan 19:00etan. Sarrerak www.pabellon6.org web orrian eskuratu diatezke.