Asteartea, urriak 11



18:00

Abesbatzen kontzertua Enkarnazio elizan

Enkarnazioko eliza (Atxuri), Alde Zaharra Bilbo | Kontzertuak

Txikiteroen Jaia badatorrela eta, urriaren 11n, asteartea, abesbatza bi batuko dituen kontzertua egingo dute Enkarnazio elizan: 40 urte bete dituen Urretxu-Zumarragako Goiargi eta 2022an 35 urte egin dituen Begoñako Garaizarko Matsorriak.

Abesbatzen kontzertua Enkarnazio elizan Enkarnazioko eliza (Atxuri)

Txikiteroen Jaia badatorrela eta, urriaren 11n, asteartea, abesbatza bi batuko dituen kontzertua egingo dute Enkarnazio elizan: 40 urte bete dituen Urretxu-Zumarragako Goiargi eta 2022an 35 urte egin dituen Begoñako Garaizarko Matsorriak.


18:00

Jatorrizko herrien erresistentzia eguna

Zazpikatu gaztetxea, Alde Zaharra | mahai ingurua

Bultza Herri Ekimenak antolatuta, Jatorrizko Herrien Erresistentzia Eguna ospatuko dute urriaren 11n 7 Katu Gaztetxean. 18:00etan hasita, solasaldiak egongo dira lehenik. Gauez, 21:00etatik aurrera, kontzertuetarako tartea egongo da. Sarrerak 3 eurotan eskuragarri egongo dira kartelean ageri diren tokietan.

Jatorrizko herrien erresistentzia eguna Zazpikatu gaztetxea

Bultza Herri Ekimenak antolatuta, Jatorrizko Herrien Erresistentzia Eguna ospatuko dute urriaren 11n 7 Katu Gaztetxean.

18:00etan hasita, solasaldiak egongo dira lehenik. Gauez, 21:00etatik aurrera, kontzertuetarako tartea egongo da. Sarrerak 3 eurotan eskuragarri egongo dira kartelean ageri diren tokietan.


19:00

Indigenen erresistentzia eguna

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Ekitaldia

EH Bilduk antolatuta, urriaren 12ko Hispanitate Eguna delakoan "ospatzeko ezertxo ere ez" dagoela aldarrikatu dute. Hala, indigenen erresistentziari lotutako egitaraua prestatu dute bezperarako, Erronda kaleko Bira Kultur Gunean aurrera eramango dutena (19:00etan hasita): Antzerkia María Izquierdoren eskutik: Monólogo decolonial Kantautoreak: Guitarras antiimperialistas. Txanba Payés eta Manuel Liendro  

Indigenen erresistentzia eguna Bira Kultur Gunea

EH Bilduk antolatuta, urriaren 12ko Hispanitate Eguna delakoan "ospatzeko ezertxo ere ez" dagoela aldarrikatu dute. Hala, indigenen erresistentziari lotutako egitaraua prestatu dute bezperarako, Erronda kaleko Bira Kultur Gunean aurrera eramango dutena (19:00etan hasita):

  • Antzerkia María Izquierdoren eskutik: Monólogo decolonial
  • Kantautoreak: Guitarras antiimperialistas. Txanba Payés eta Manuel Liendro

 



12:18
22:00

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa

BilbaoArte, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa. 

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa BilbaoArte

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte.

2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa.