Erriberako Janari Saskiak eta Erriberako Auzo Elkarteak elkarretaratze bat antolatu dute "Erriberan inor ez etxerik gabe" lemapean. Mobilizazio honen helburua euren auzoan dauden pabiloi abandonatuetan bizi direnen aurkako polizia-jazarpen larria salatzea da. Otsailak 23, osteguna, 18:00etan Frank Ghery zubiak eta Ballets Olaeta kaleak bat egiten duten tokian.
Lautan hiru antzerki jaialdiaren lagarren jardunaldia. Aitor Vinagreten obra.
Lautan hiru antzerki jaialdiaren aurkezpenaren laugarren jardunaldia. Oier Guillanen obra.
Lautan hiru antzerki jaialdiaren laugarren jardunaldia. Josune V. de Mendizabalen eta Ane Gebararen lana.
Jarduera honetan ondoko gai hauek eztabaidatuko dira. Zein baldintzatan sortu zuten eta sortzen dugu emakumeok? Nola irudikatu gaituzte? Ba al dago emakumezkoen begirada?. Bere osotasunean gaztelaniaz eskainiko da. Asteazkenero ospatuko da.
Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira. Izen emateak 2023ko urtarrilaren 9tik 25era. Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak). Epea urtarrilaren 9ko 08:30ean irekiko da. Gehienez: 20 pertsona, izen-ematearen hurrenkeran. Informazio zehatzagoa hemen.