Maiatzak 16 osteguna, 20:30 (ateak 20:00) ´GLORIA´: ELISA COLL Bizitza joan da eta dagoeneko zaharregia zara jakiteko non zabiltzan, neurotikoegia, liatuegia. Heriotza gauza ziur bakarra dela jakiteak gogorarazpen deserosoa da. Erabaki zuzenak hartu dituzu? Noiz da beranduegi? 10€ aurretiaz. Bidali korreo bat programazioabira@gmail.com (12€ egunean bertan, balego)
Bilboko Berreginen Museoak, aldi baterako erakusketa berrian, Egiptotik ekarri duten Harwaren jatorrizko Ushebtia erakutsiko du. "Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras" erakusketan, Egiptoko piezen erreprodukzioak, Euskal Museoaren bildumako jatorrizko obrak eta bilduma partikularretako objektuak ere egongo dira
Bizkaiko Taldeko Txapelketaren 4.edizioa Gernika-Lumon hasi da, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik. Aurtengo edizioak 16 taldetan banatuko diren 120 parte hartzaile ditu eta helburua, Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta eskualdeak indartzea izango da.
Bertso saioak eta bertso-poteoak egingo dira Santutxuko Karmelo plazan, larunbatero.