Urriaren 8an XI. Isiltasun-jardunaldia Azkuna Zentroaren Kulturen Atarian, herritar guztientzat irekia, Komunikazio Unibertsaleko Gunea sortu nahian. Goizeko 9:00etatik, gaueko 21:00etara. Musikarik gabe, hitzaldirik gabe, interferentziarik gabe. Bakoitzak egoki deritzon denbora eman dezake bertan, jardunaldiaren asmoarekin bat eginez, non gizaki ororen gurari gorena biltzen baita.
Bizkaiko Foru Aldundiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa antolatu du urriaren 7tik 31ra bitartean. Bisitak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.