Azaroaren 27an, 18.30ean, Juan Gómez-Jurado hizketan arituko da Aurelio Cabra eta Arturo González-Camposekin.
Bilboko Udal Txistulari Bandak eta Oinkari Dantza Taldeak "HAZIAK EROAN" kontzertua eskainiko dute, zeinean euskal erritmoak eta dantzak izango diren ekitaldiaren ezaugarri nagusiak. Bertaratzen direnek koreografia sinkronizatu eta kementsuez gozatu ahal izango dute, bandak interpretatutako melodiei bizia emango dietenak, ikuskizun berezi eta magiko bat sortuz, bai ikusmenean, bai entzumenean. Kontzertu hau aukera paregabea izango da euskal kulturan murgiltzeko eta bere tradizioen edertasuna musikaren eta dantzaren bidez gozatzeko.
Azaroaren 27an, 19:00etan, kontzentrazioa BilbaoTurismo Bulegoaren aurrean (Plaza Biribila)
SEÑORA BERTSO SAIOA egongo da Eli Pagola, Jone Uria, Iruri Altzerreka eta Haira Aizpuruarekin eskutik
Señora bertso eskolak antolatutako saioaz disfrutatu ahal izango dugu Azaroaren 27an Bilboko Alde Zaharreko BIRA kultur gunean. Saoioan, Eli Pagola, Jone Uria, Iruri Altzerreka eta Haira Aizpurua izango ditugu bertsoak botatzen.
Azaroaren 25 eta 29 artean Azkuna Zentroko Golem zinemetan izango da ZINEXIT Zinema eta Giza Eskubideen 14. erakustaldia.
Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako BOSA! eskola-programa antolatu du Bilboko Udalak azaroaren 27an eta 28an, Golem zinemetan. Zinemaren bidez nerabeak hezi nahi ditu Giza Eskubide Unibertsalak betetzeko konpromisoan eta sentsibilizatzea eskubide horien mota guztietako urraketen aurrean.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |