Bolintxu harana zeharkatuko dute azaraoren 30ean, Pagasarriren magalean, Bilboko balio natural handieneko tokietako batean, nahiz eta orain Supersur autobide berriaren inpaktuak jasan. Ibilbidean naturarekin, erabilera eta aprobetxamendu historikoekin eta gaur egungoekin lotutako hainbat alderdi aipatuko dituzte – zabortegiak, harrobiak edo Supersur- autobidea –; aldi berean, paraje ederrez gozatuko dituzte, horien artean baso autoktonoak eta Bolintxu haraneko ur-jauzia nabarmentzen direlarik. Abusu auzoan, "Nerbioi ibaia birnaturalizatzeko plana, Bilbon, Los Caños pasealekutik igarotzean", eta Ekologistak Martxanek hainbat erakunderi egindako proposamena aipatuko ditugu, ibai-ibilgua birnaturalizatzeko ekintzak eta orientabideak egiteko, dauden elementu naturalak hobetuta. Ez galdu aukera hau Bolintxuren egungo egoeraz jabetzeko, Pagasarriko ingurumena hobetzeko egin dena eta Abusu inguruan egiteko falta dena ezagutzeko! Hasiera: 09:30ean. Zabalburu Plazan Itzulera: 14:30ean. La Peña / Abusu Eramateko gomendagarria: mendiko botak, makilak, janaria eta edaria Izen-ematea: azaroaren 29ra arte, ostirala, 12:00ak arte, bidali email bat "Azaroak 30 Ibilbiderako Izenematea" jarrita bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera. Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia Laguntzailea: Bilboko Udala
Azaroaren 30ean, gitarra-jotzaile italiar ospetsuak diren Antonio Forcione eta Giorgio Serci-k masterclassa eskainiko dute Abandoko Udaltegian. Ikastaro honetan interpretazioaren inguruko teknika eta esperientziak partekatuko dituzte bi artistek.
Biziz Bizi elkarteak antolatuta, Bilbotik Galdakaorako 32. Bizikleta Martxa egingo dute, udalerri biak batuko dituen bidegorria eskatzeko asmoz. Eguna: Azaroak 30 Ordua: 11:00 Lekua: Kale Nagusia 25
Ez da kasualitatea bertso-saio bat da. Hainbat bertsolari, moderatzaile eta musikari bildu ziren, berdintasun-teknikari batek hala eskatuta, bertso-saio feminista bat antolatzeko. Harrezkero, Ez da Kasualitatea Euskal Herriko plaza askotan egin da, dozenaka emakume bertsolarik abestu dute horietan, eta bertsozaleen zein bertsolari eta moderatzaile feministen artean erreferentziazko emanaldia bihurtu da. Ez da kasualitatea bat-bateko bertso-saio musikatua da. Bertsolariek gitarra, biolina eta saxoa oinarri hartuta inprobisatzen dute, moderatzaileak proposatutako gaietatik abiatuta. Saioak ez dira mistoak: lau bertsolariak emakumeak dira eta gai-zerrenda emakumeekin loturikoa da beti. Umorea, jolasa, gogoeta eta bertsolarien, musikaren eta bertsoen arteko konplizitatea uztartzen dituen ikuskizuna. Sarrera librea tokia bete arte. Azaroaren 30ean, egueridko 12:00etan, BBK Aretoan (Kale Nagusia, 19-21)
Azaroaren 30ean bertso saio berezia egongo da Euskararen Etxean. "Gida bira" bisita gidatua eigngo dute eguerdiko 12:00etan. Bertsolariak: Xabat Galletebeitia Maite Sarasola Antolatzailea: Azkue Fundazioa Kultur bitartekaria: Lanku
Azaroaren 30ean, egun osoko egitaraua prestatu du Matxintxu euskaltegiak bere 38. urteurrena ospatzeko
Azaroaren 30ean bertso saio berezia egongo da Arkeologia Museoan. "Gida bira" bisita gidatua eigngo dute arratsaldeko 17:00etan. Bertsolariak: Iruri Altzerreka Gorka Pagonabarraga Antolatzailea: Azkue Fundazioa Kultur bitartekaria: Lanku Antolatzailea: Azkue Fundazioa Kultur bitartekaria: Lanku
Azaroaren 30ean, Salbatzaile Dantza Taldeak erromeria eskainiko du Santiago Plazan (Zazpi kaleak), arratsaldeko 20:00etan.
FIG Bilbao Euskaldunara itzuliko da bere hamahirugarren edizioa ospatzeko. Lau egunetan zehar, 60 galeria, inprimaketa-tailer, argitaletxe eta nazioko eta nazioarteko beste arte-gune batzuk bilduko dira. 500 artista baino gehiagoren parte-hartzea egongo da.
“Esta tarde en Mentxaka” istorioei buruzko istorio bat da: kontatzen ditugunak, besteek guri buruz sortzen dituztenak eta, batez ere, geure buruari kontatzen dizkiogunak. Baina, batez ere, berriz elkartzeko bidaiaren historia da: besteekin eta norberarekin, etxera betiko itzultzean. Ostiral eta larunbateko ekitaldiak 19:30ean izango dira eta eta igandekoa 19:00etan. Itxaso Quintana, Diego Pérez, Unai Izquierdo, Itxaso Gil, Markel Vázquez eta Josu Iriarte dira lan honetako protagonistak. Iñigo Cobo da dramaturgiaren arduraduna eta antzezlanaren zuzendaria.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |