ALBOKA NEGURA BIDEAN ipuinkontaketa Castaños udaltegian
EN MIS SUEÑOS SIEMPRE TIENES 20 AÑOS liburuaren aurkezpena egongo da Bidebarrieta Kultugunean abenduaren 12an, 19:00etan. Aurkezlea Jon Kortazar izango da eta poemen irakurketa Kirmen Uribek eta Almudena Cachok egingo dute.
Berbaizu Euskara Elkarteak antolatutako irakurleen txokoan Aritz Ibarra Agirrezabal egongo da. Aldaxka pozoituak komikiaren inguruan hizketan arituko dira. Hitzordua abenduaren 12an izango da, 19:00etan hasita, Deustuko Herriko Tabernan.
Loraldia Bidea Bidean Bide ekimenaren abenduko ekitaldia prest! Eta benetan berezia izango da! 🙌Zein leku da gero? ekitaldiak literatura, bertsolaritza eta musika uztartzen ditu geroa eta oraina gurutzatzeko. Oholtza gainean lau artista gazte aurkituko ditugu: Aner Euskitze, Maite Sarasola, Aissa Intsausti eta Peru Goioaga. 💪Abenduaren 12an 📅 izango dugu zita gazte hauekin, 19:30ean ⏰. Ekimen honetako beste ekitaldiekin gertatzen den bezala, Bira Kultugunean iznago daAnimatu zaitez!
Bea Asurmendik kontzertua eskainiko du abenduaren 12an Bilbo Zaharreko Jazzon Aretoan, arratsaldeko 20:00etan.
Abenduaren 12an, Olatz Salvadorren eta EIREren kontzertuak egongo dira Bilboko Kafe Antzokian 21:00etan hasita. Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira. Abeslari donostiarrak Zainak eman azken lana aurkeztuko du. Bakarlari gisa aurkeztutako bi diskoetan Zintzilik (2018) eta Aho uhal (2021) Olatzek aurkeztutako doinu goxoak, elektronikarekin uztartu ditu Olatzek bira honetan aurkezten ari den Zainak eraman izeneko lanean. Udara osoan zehar entzun den Basan abestia izan daiteke disko honetako abesti ezagunena, baina disko honetan askoz gehiago aurkitu daiteke. Izan ere, Olatzek Alba Morena abeslari kataluniarrarekin eta Izaro abeslari Mallabiarrarekin elkarlanean sortutako bi abesti aurkezten ditu, besteak beste.
BBK Mendi Film Jaialdiaren 17. edizioa abenduaren 6tik 15era
Abenduaren 12tik 15era Gabonetan arte eta kultura arnasten duen hiria bihurtuko da berriro Bilbo. Jaialdi honetan mikro-antzerkia izango da protagonista, auzo historikoetan zehar ibilbide eszeniko berezi bat proposatuz.
Partitura mitikoa eta koreografia ahaztezina dituen Broadwayko musikal oso ezaguna. CHICAGO Broadwayko musikalik famatu eta zirraragarrienetakoa da. Antzerki musikaleko garai guztietako hiru egilerik handienak dira haren partitura, letra, libreto eta koreografien sortzaileak: John Kander, Fred Ebb eta Bob Fosse. Zikoizkeriari, erailketari eta ikuskizunaren munduari buruzko istorio zirraragarria da CHICAGO, «All That Jazz» eta «Razzle Dazzle» bezalako arrakastaz betea. Broadway musikalik onenen sehaska bihurtzen duten elementu guztiak ditu musikalak: famari eta aberastasunari buruzko istorio unibertsala, partitura mitikoa eta historiako onenen aintzatespena duen koreografia.
Bilboko Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 8. edizioa hasiko da gaur, hilak 9, Bilborocken. Jaialdia The Colors Within film japoniarraren proiekzioarekin zabalduko da, arratsaldeko 20:30ean. Animazio zaleentzat eta sektoreko profesionalentzat ezinbesteko hitzordu honek hilaren 15era arte iraungo du, nazioarteko animazio lanik onenak aurkeztuz.