DOUBLE BILL zirkua - TWO MUCH CIRCUS Eguna: Abenduak 13. Ordua: 18:00. Auzoa: Zorroza. Lekua: Frontoia. Diziplina arteko nahasketa. Zirkua, magia eta beste arte eszeniko batzuk komediara eta absurdora lerratzen ditu, barregarria den hori fintasunarekin uztartzen duten bi pertsonaiaren ergeltasun trebeari esker, marka erregistratuko estiloa sortuta.
📢 Badator Topaleku Feministaren laugarren saioa! 💭✊🏽 Sexualitateaz (ber)jabetuz Aurreko kurtsoan hainbat konturen inguruan aritu ginen: Zaintza sistema publiko eta komunitarioa, Gure genealogia feminista, Identitatea(k)...Oraingo honetan ere elkarrekin hausnartzen eta eztabaidatzen jarraituko dugu. Abenduak 13an, 18:30ean Aletun
Abenduaren 13an, arratsaldeko 18:30ean, Bilboko BizkaiaFrontoian Palako Kutxabank Ligako FINALAURREKOA jokatuko dute: Necol - Gordon vs Madariaga - Urrutia
Kultur Gabonak: Billie (O Ain´t nobody´s bizz-ness) antzerkia eta musika - LA PACHECA COLLECTIVE Eguna: Abenduak 13. Ordua: 19:00. Auzoa: Otxarkoaga. Lekua: Udaltegia. Diziplina: Antzerkia, musika. Musikaren historiako abeslari handienetako bati egindako omenaldia da: Billie Holiday. Salaketa bat eta zenbait galdera dira: “Nola biziraun gizarte klasista batean. Gizarte matxista batean. Gizarte arrazista batean”. Duela 100 urte.
🍟❌ McDonald‘s-ek jatetxe berri bat irekiko du Santutxun. McDonald’s-eko akziodunen artean arma- salerosketagatik edo Israelekin harreman zuzena izateagatik Palestinako herriaren sarraskiari nazioarteko sostengua ematen dioten korporazioetako batzuk daude. McDonald ́s-en akziodun diren enpresa horien artean daude: BlackRock, Vanguard, Capital Group Wellington, JPMorgan Chase, Morgan Stanley edo Geode Capital. Israelen dituen frankiziak behin baino gehiagotan eman dio laguntza armada genozidari. Horregatik, eta Bilbo hiri antisionista bihurtzeko bidean, mundu osoan indarrean dagoen McDonald ́s-en aurkako boikota kanpainan aktiboki parte hartzea erabaki dute eta datorren ostiralean, 13an, arratsaldeko 19:00etan Santutxuko Ritxi plazatik manifestazioan abiatuko dira 🇵🇸🗝️🔻🇵🇸🗝️🔻🇵🇸🗝️🔻 ✋🏾GENOZIDIOA GELDITU!❌ISRAELI BOIKOTA!🇵🇸PALESTINA ASKATU!
Abenduaren 13an, Txurdinagako Merkatarien Elkartean Bizkaiko txakolin berezien dastaketa tailerra egongo da arratsaldeko 19:00etan Ez galdu. Eman izena: https://labur.eus/YMK2Y
Partaideak: Eneko Diéguez: saxoaRaúl Pérez: pianoaNicolás Alvear: baxuaEneko Arbea: bateria
2023ko irailean, Aitor eta Galderren espetxeratzea salatzeko egindako ekimenagatik 133 gazte isundu zituzten Mozal Legea aplikatuz. EHn, 133 isun: 290.500€Deustun, 6 isun: 15.000€ Eraso honen aurrean, isunei aurre egiteko Elkartasun Jaialdia antolatu du Deustuko Ernai gazte antolakunde iraultzaileak. ABENDUAK 13, OSTIRALA📍Bizinahi, Deustuko Erribera 🕗 19:30 ate irekiera. Egitaraua 20:00etatik aurrera.🍕&🍻: Afari eta barra eskaintza. 🎟️Tiketak:Aurretiaz: 5€ https://labur.eus/MBb1JEgunean bertan: 6€
LA PLATA taldeak kontzertua eskainiko du Crystal Aretoan abenduaren 13an, 21:00etan.
BBK Mendi Film Jaialdiaren 17. edizioa abenduaren 6tik 15era
Abenduaren 12tik 15era Gabonetan arte eta kultura arnasten duen hiria bihurtuko da berriro Bilbo. Jaialdi honetan mikro-antzerkia izango da protagonista, auzo historikoetan zehar ibilbide eszeniko berezi bat proposatuz.
54 artisau, horietatik 14 bilbotarrak, bilduko dira Areatzako karpan eta iazko edizioarekin alderatuta 22 marka berri egongo dira. Arbasok, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak, antolatuta, Gabonart abenduak 13tik urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n goizez, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.
Abenduaren 13tik 15era, Bilboko Arte Liburu Azokak (BALA) La Granja espazio ikonikoan edizio berri bat ospatuko du. Azokak 11:00etatik 21:00etara irekiko ditu ateak, doako sarrerarekin.
Partitura mitikoa eta koreografia ahaztezina dituen Broadwayko musikal oso ezaguna. CHICAGO Broadwayko musikalik famatu eta zirraragarrienetakoa da. Antzerki musikaleko garai guztietako hiru egilerik handienak dira haren partitura, letra, libreto eta koreografien sortzaileak: John Kander, Fred Ebb eta Bob Fosse. Zikoizkeriari, erailketari eta ikuskizunaren munduari buruzko istorio zirraragarria da CHICAGO, «All That Jazz» eta «Razzle Dazzle» bezalako arrakastaz betea. Broadway musikalik onenen sehaska bihurtzen duten elementu guztiak ditu musikalak: famari eta aberastasunari buruzko istorio unibertsala, partitura mitikoa eta historiako onenen aintzatespena duen koreografia.
LA TUERTA antzezlana Pabellón 6en ikusgai. Pieza hau Euskadin ikusteko aurreneko aldia izango da, Antzezlanak Egile berri onenaren Max Saria (Jorge Usón) dauka. Emanaldia abenduaren 13, 14 eta 15ean izango da (ostiral eta larunbatean 19:30ean eta igandean 19:00etan). Sarrerak eskuragarri daude www.pabellon6.org webgunean.
Bilboko Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 8. edizioa hasiko da gaur, hilak 9, Bilborocken. Jaialdia The Colors Within film japoniarraren proiekzioarekin zabalduko da, arratsaldeko 20:30ean. Animazio zaleentzat eta sektoreko profesionalentzat ezinbesteko hitzordu honek hilaren 15era arte iraungo du, nazioarteko animazio lanik onenak aurkeztuz.