Abenduak 14: Ibilbide ekologikoa San Inaziotik Lutxanara, Cabras Mendia eta Enekuri zeharkatuta (Bilbo). Bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa Hasiera: 10:00ean. San Inazio, Levante Plazan (Metroaren irteera) Itzulera: 14:00an. Lutxana (Metroaren sarrera) Ibilbidea: 10:00 San Inazio - Levante plaza (Metroko irteera) – Monte Cabras - Enekuri - Lutxana (Asuaren itsasadarra) - Ikoeta parkea - 14:00 Lutxana (Metroko sarrera Desplazamendua: oinez. Handik bueltan, Lutxanan, aukerarik erosoena metroa hartzea da. Ibilbidearen gainean: 6 km inguru. Ibilbide gehienak ez du desnibelik edo igotzeko malda moderatua du, baina Enekuritik Lutxanara doan errepideak beheranzko malda handia du. Ia ibilbide osoa espaloitik, egurrezko pasabideetatik eta errepidetik doa, baina bidexkaren zati batean harri soltea eta lokatza egon daitezke. Eramateko gomendagarria: mendiko botak, makilak, janaria eta edaria Izen-ematea: abenduaren 13a arte, ostirala, 12:00ak arte, bidali email bat “Abenduak 14 Ibilbiderako Izenematea” jarrita bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera. Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia
Abenduaren 14an Deustuko Herriko Tabernaren 37. urteurrena ospatuko dute!!!!!💃🏼👯♀️🎂 Gorde data!!💥💥💥💥
Ipuin kontaketa musikatua eta tailerra haurrentzat. Mitxel Elortzak eta Mariñe Jauregik “Askatasun doinua” (Zorrotz) Palestinari buruzko ipuina aurkeztuko dute abenduaren 14an, egueridko 12:00etan Bira Kultugunean.
Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez! lelopean Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek eta hainbat eragilek abenduaren 14an mobilizatuko dira. Eguerdiko 13:00etan irtengo da Plaza Eliptikotik (Moyua).
Abenduaren 14an, larunbata, Bilboko San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoak argiz eta kulturaz beteko diru Gau Irekiaren XIII. edizioak. Jaialdi kultural parte-hartzailea da eta Sarean Kultur Elkarteak antolatzen du.
Abenduaren 14an, Ibai Arte Dantza Taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du Zorrotzako frontoian, arratsaldeko 18:00etan.
Ara Malikian bere tradiziotik kanpoko musika eta kulturetan barneratuko da Intruso lanarekin, eta hortik datorkio azken ikuskizunaren izena. Libanoarra, armeniar jatorrikoa, alemaniar eta britainiar ikasketak, malasañera bizilekua eta nomada bokazioa dauka. Bere ikuskizun berria bere biolinaren soinua eta bere musikaren ikuspegi paregabea berreskuratzeko gonbidapena da. Ikuskizun horretan, are argiago besarkatzen du bere identitate multikulturalaren patua, bidaia oso pertsonal baten hurrengo etapa, inon bat ez etortzearen sentimendu larrian hasi zena eta azkenean giza arragoa izatearen aberastasuna besarkatzera hurbiltzen duena. Euskalduna Jauregian izango da abenduaren 14an, eta bi emanaldi eskainiko ditu: 18:00etan eta 21:00etan.
ELUR MALUTAK kontzertua - BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA + AHOTSAK ABESBATZA + GORKA AGINAGA Eguna: Abenduak 14. Ordua: 19:00. Auzoa: San Adrián. Lekua: Nuestra Señora de Lourdes eta San adrián Eliza. Diziplina: Musika. Garai honetako doinu bereziez osatutako kontzertua: Olentzero, Hator hator, Jingle bells, Gabon Gabon… Eta gaur egungo zenbait konpositorek, Josu Elberdin edo Xabier Sarasolak sortutako Gabon-kanta berriak ere entzungai izango dira: Dona nobis pacem, Gau ilunak ez badu edota Jubilate deo.
José Luis Jaének kontzertua eskainiko du abenduaren 14an Bilbo Zaharreko Jazzon Aretoan, arratsaldeko 20:00etan. Partaideak: José Luis Jaén: ahotsaAlex Conde: pianoa
Bilboko gazte musika jartzaileen kolektibo dinamikoa abenduaren 14an arratsaldeko 20:30ean Biran
Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du BIlboko Kafe Antzokian. Mugalari Taldeak ere joko du.
BBK Mendi Film Jaialdiaren 17. edizioa abenduaren 6tik 15era
Abenduaren 12tik 15era Gabonetan arte eta kultura arnasten duen hiria bihurtuko da berriro Bilbo. Jaialdi honetan mikro-antzerkia izango da protagonista, auzo historikoetan zehar ibilbide eszeniko berezi bat proposatuz.
54 artisau, horietatik 14 bilbotarrak, bilduko dira Areatzako karpan eta iazko edizioarekin alderatuta 22 marka berri egongo dira. Arbasok, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkarteak, antolatuta, Gabonart abenduak 13tik urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era. Abenduaren 24an eta 31n goizez, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.
Abenduaren 13tik 15era, Bilboko Arte Liburu Azokak (BALA) La Granja espazio ikonikoan edizio berri bat ospatuko du. Azokak 11:00etatik 21:00etara irekiko ditu ateak, doako sarrerarekin.
LA TUERTA antzezlana Pabellón 6en ikusgai. Pieza hau Euskadin ikusteko aurreneko aldia izango da, Antzezlanak Egile berri onenaren Max Saria (Jorge Usón) dauka. Emanaldia abenduaren 13, 14 eta 15ean izango da (ostiral eta larunbatean 19:30ean eta igandean 19:00etan). Sarrerak eskuragarri daude www.pabellon6.org webgunean.
Partitura mitikoa eta koreografia ahaztezina dituen Broadwayko musikal oso ezaguna. CHICAGO Broadwayko musikalik famatu eta zirraragarrienetakoa da. Antzerki musikaleko garai guztietako hiru egilerik handienak dira haren partitura, letra, libreto eta koreografien sortzaileak: John Kander, Fred Ebb eta Bob Fosse. Zikoizkeriari, erailketari eta ikuskizunaren munduari buruzko istorio zirraragarria da CHICAGO, «All That Jazz» eta «Razzle Dazzle» bezalako arrakastaz betea. Broadway musikalik onenen sehaska bihurtzen duten elementu guztiak ditu musikalak: famari eta aberastasunari buruzko istorio unibertsala, partitura mitikoa eta historiako onenen aintzatespena duen koreografia.
Bilboko Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 8. edizioa hasiko da gaur, hilak 9, Bilborocken. Jaialdia The Colors Within film japoniarraren proiekzioarekin zabalduko da, arratsaldeko 20:30ean. Animazio zaleentzat eta sektoreko profesionalentzat ezinbesteko hitzordu honek hilaren 15era arte iraungo du, nazioarteko animazio lanik onenak aurkeztuz.