DENDART proiektu berrian artista batzuek itxita eta jarduera barik dauden negozioen pertsianak pintatu eta jantzi dituzte. Guztira, hamar esku-hartze egin dira Dos de Mayo, Castillo Jeneralaren, Lamana eta Bailen kaleetan, merkataritzaren eta auzoaren beraren ingurunea hobetzeko ibilbide kultural bat proposatzeko. Ekimen aitzindari honek, gainera, osagarri gisa, bisita-gidatua egingo du herritarrentzat otsailaren 1ean, 11:45etik aurrera, Expogelan eta San Frantziskoko Zentro Zibikoan
Osasungintza publikoaren aldeko manifestazioa egongo da otsaialren 1ean eguerdiko 12:00etan Bihotz Sakratuaren Plazatik.
Aferak: bertso-bazkaria egingo dute otsailaren 1ean 14:30ean Deustuko Herriko Tabernan. Honako hauek izango dira bertsolariak: Oihana Bartra Xabat Galletebeitia
Fashion show IED Kunsthal Bilbao Rekalde Aretoan otsailaren 1ean 18:00etan IED Kunsthal Bilbao diseinatzaile berrien lehen promozioaren azken bildumen desfilea. Bertaratzen direnek moda-diseinuko talentu berrien proposamen berritzaileak ezagutu ahal izango dituzte: Gaizka Albizu (Olympia), Nahia Marino (IUGH), Aroa Mora (BXM), Leire Movilla (News from Nowhere) eta Ainara Urquijo (La Colmena 2131). Sarrera librea lekuak agortu arte.
Saratoga taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 1ean 21:00etan Stage Liven.
ENROCKECIDOS eta TOCANDO TECHO taldeek kontzertuak eskainiko dituzte otsailaren 1ean 21:00etan Nave9n.
Esne Beltza taldeak 18 urteko ibilbideari agur esango dio Bilbao arenan ospatuko duen azken jaian. Hainbat gonbidatu izango ditu, eta horien artean Fermin Muguruza, Juantxo Arakama, Xiberoots eta Lapegatina taldeak egongo dira.
ALAS GLOW & GREEN MACHINE kontzertuak egongo dira otsailaren 1ean 21:30ean Bilborocken.
Diagnóstico Binario + Aguanieve taldeek kontzertua eskainiko dute otsailaren 1ean 21:30ean Azkena Aretoan.
Ostirala iritsi da! ikuskizuna egongo da otsailaren 1ean eta 2an 16:30ean Campos Antzokian. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapas Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!
Arriaga Antzokiak 1936ren emanaldi bat gehiago programatu du, salmentaren arrakastari eta jasotako sarrera-eskari handiari erantzuteko. Antzezlanaren emanaldi berria otsailaren 2an izango da, igandean, eta urtarrilaren 31rako eta otsailaren 1erako programatutako biei gehituko zaie, azken bi horietarako ez baita sarrerarik geratzen.
“HUSTU; Hutsari gorazarre” dantza interpretatuko dute Matxalen eta Nataliak otsailaren 1ean eta 2an 19:00etan La Fundición Aretoan. HUSTU; Hutsaren gorazarre Matxalen eta Nataliak interpretatutako bikotea da, beste erritmo batzuen planteamendua berregiteko espazio/denbora esekia. Lan soila, apaindurarik eta elementu funtsik gabekorik ez duena. Ekintza politiko eta poetikoa azkar kontsumitzearen, gehiegizko zarataren eta edukiaren gabeziaren joera honen aurreko erantzun gisa.
LA BODA DE OTROS, EL MORTEROren eta PABELLÓN 6en arteko koprodukzioa, urteko lehen estreinaldia izango da Pabellón 6en urtarrilaren 11tik otsailaren 2ra. Emanaldiak 19:30ean (ostiral eta larunbatetan) eta 19:00etan (igandeetan) izango dira David Caiñaren estilo propioa duen testu bat, egileak berak honela laburbiltzen du: "Protagonistentzat mingarria dena, ikusleentzat festa bat izango da".Saioak eta Anderrek elkar ezagutu zuten. Elkar gustuko zuten. Elkarrenganako maitasuna zuten. Maitemindu egin ziren. Zoriontsu bizi izan ziren… Elkarri bihotza hautsi zioten arte. Hala bazan edo ez bazan zoritxarrez hau, ez da sartuko kalabazan. Hau ez da maitasun istorio bat. Hau beste batzuen ezkontza da. Baina protagonistak, beraiek izango dira.Antzezlanaren egile eta zuzendaria den David Caiñak, ezkontza honetara gonbidatzen gaitu, maitasunari buruz hausnartzeko. Denboraren poderioz sentimenduak aldatu egiten dira, eta hasiera batean sufrimendua zena nostalgia bihurtzen da gerora. Kepa Alesso, Lucia Astigarraga, Josu Angulo Anthonisen eta Leire Orbe dira antzezleak.
“Hay Poco Rock’n’Roll” gorazarre jaialdia ospatuko dute urtarrilaren 31n eta otsaialren 1ean 21:30etik aurrera Kafe Antzokian.