Arriaga Antzokiak 1936ren emanaldi bat gehiago programatu du, salmentaren arrakastari eta jasotako sarrera-eskari handiari erantzuteko.
Antzezlanaren emanaldi berria otsailaren 2an izango da, igandean, eta urtarrilaren 31rako eta otsailaren 1erako programatutako biei gehituko zaie, azken bi horietarako ez baita sarrerarik geratzen.