DENDART proiektu berrian artista batzuek itxita eta jarduera barik dauden negozioen pertsianak pintatu eta jantzi dituzte. Guztira, hamar esku-hartze egin dira Dos de Mayo, Castillo Jeneralaren, Lamana eta Bailen kaleetan, merkataritzaren eta auzoaren beraren ingurunea hobetzeko ibilbide kultural bat proposatzeko. Ekimen aitzindari honek, gainera, osagarri gisa, bisita-gidatua egingo du herritarrentzat otsailaren 1ean, 11:45etik aurrera, Expogelan eta San Frantziskoko Zentro Zibikoan
Aferak: bertso-bazkaria egingo dute otsailaren 1ean 14:30ean Deustuko Herriko Tabernan. Honako hauek izango dira bertsolariak: Oihana Bartra Xabat Galletebeitia
Fashion show IED Kunsthal Bilbao Rekalde Aretoan otsailaren 1ean 18:00etan IED Kunsthal Bilbao diseinatzaile berrien lehen promozioaren azken bildumen desfilea. Bertaratzen direnek moda-diseinuko talentu berrien proposamen berritzaileak ezagutu ahal izango dituzte: Gaizka Albizu (Olympia), Nahia Marino (IUGH), Aroa Mora (BXM), Leire Movilla (News from Nowhere) eta Ainara Urquijo (La Colmena 2131). Sarrera librea lekuak agortu arte.
Esne Beltza taldeak 18 urteko ibilbideari agur esango dio Bilbao arenan ospatuko duen azken jaian. Hainbat gonbidatu izango ditu, eta horien artean Fermin Muguruza, Juantxo Arakama, Xiberoots eta Lapegatina taldeak egongo dira.
Ostirala iritsi da! ikuskizuna egongo da otsailaren 1ean eta 2an 16:30ean Campos Antzokian. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Txapas Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala! Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!
Arriaga Antzokiak 1936ren emanaldi bat gehiago programatu du, salmentaren arrakastari eta jasotako sarrera-eskari handiari erantzuteko. Antzezlanaren emanaldi berria otsailaren 2an izango da, igandean, eta urtarrilaren 31rako eta otsailaren 1erako programatutako biei gehituko zaie, azken bi horietarako ez baita sarrerarik geratzen.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |