Dantza plazetan: Otsailaren 23an, ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSAk erraldoien kalejira egingo du Deustun, goizeko 11:30ean.
Otsailaren 23an, BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEAk dantza ikuskizuna eskainiko du San Felizisimon, eguerdiko 12:00etan.
Ligako 25. jardunaldia: Athleticek Real Valladoliden aurka jokatuko du otsailaren 23an, 14:00etan San Mamesen.
SOY ANAKOZ artistak bere bideokliparen aurkezpena egingo du otsailaren 23an 19:00etan Bilborocken. Artista gonbidatuekin: Alas Glow + Brigitte Pzones + Chari Goldstar + Crisher Kiss + Divina Diva + Garazi La Fantasy + Iria Mey + Jampoleta + Kini Kinientos + La Kontxa + Kristina Vazquez + Lola Peloche + Marisol Vangelox + Mayoneis + Tavi Gallart + Vera Alonso. Invitadas especiales: Jose Antonio “La Otxoa” + Serafín. Aurkezlea: Gemma Martínez Sarrera salmenta aurretik: 12 € (Damas – Carnicería Vieja 16, Bilbao; Bilborock) Sarrera salmenta lehiatilan: 12 €
Otsailaren 23an, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Udal Musika Bandaren 2024-2025 Denboraldia "omenaldiak" lemapean garatuko da Arriaga Antzokian. Bilboko Udal Musika Bandak omenaldia egingo die bere hiriari eta publikoari, haien konplizitateagatik. Horrez gain, bi autore handi ere omenduko ditu Udal Bandak Arriaga Antzokian eskainiko duen kontzertuan: Gioachino Rossini italiar maisu mitikoa eta Amando Blanquer valentziar maisua, musika-bandarako konposizioan inoiz izandako autorerik handienetako bat,
MENTES PELIGROSAS umorezko bakarrizketa egongo da otsailaren 22an eta 23an Euskalduna Jauregian. Otsailak 22: 18:00 eta 21:00 Otsailak 23: 12:30 eta 19:30 Aurreko biran lortutako arrakasta eta gero, 70.000 sarrera baino gehiago saldu baitzituen Estatuan zehar, 'Mentes peligrosas' ikuskizuna Euskalduna Bilbaora itzuliko da. Oraingoan, lau komiko ospetsu izango dira barre algaraz betetako saio berri hau eskainiko dutenak. Ikuskizunare helburu bakarra ondo pasatzea da, aspaldiko lagunekin berriz elkartzea izango balitz bezala, eta bertaratutakoak honen luxuzko lekuko direlarik. Bilboko Biltzar eta Musikaren Jauregiko Auditoriumean barre algarak entzungo direla bermatzen duen konbinazioa.
Presta itzazue mozorroak...Badatoz eta DEUSTUKO INAUTERIAK!🧛🏼♀️🧛🏻♂️🦹🏿♂️🦸🏽🥷🏽🧙🏾♂️🧟♀️🧞♀️🧜🏽 Otsailaren 21etik 23ra hainbat ekintza egongo dira Deustun.
DÍAS ESTUPENDOS Gazte Konpainiaren antzezlana 2024aren hasieran estreinatu zen, Pabellón 6en, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan biran aritu ondoren, Pabellón 6era itzuliko da, 6 emanaldi eskaintzeko, otsailaren 14tik 23ra.DÍAS ESTUPENDOS, udari buruz hitz egiten duen Alfredo Sanzolen testua da. Pieza istorio txikietan oinarrituta dago eta udaren nostalgia eta haurtzaroaren askatasun galdua ekartzen ditu gogora. Gainera, eguneroko bizitzako errutinatik kanpo proiektatzen ditugun adiskidetasunari, harreman pertsonalei eta fantasiei buruzko hausnarketa proposatzen du. Antzezlana, ohi bezala, ostiraletik igandera antzeztuko da eta sarrerak www.pabellon6.org webgunean eskuragarri daude. Ostiral eta larunbatetako emanaldiak 19:30ean izango dira eta igandekoak 19:00etan.