LORALDIA FESTIBALA POST_ETORKIZUNA bertsolaritza, literatura eta musika egongo da martxoaren 16an 12:30ean Guggenheim Museoan. Edorta Jimenez, Rafa Rueda, Amaia Agirre, Oihana Arana, Ane Labaka Edorta Jimenezi eskatu diogu etorkizunari begira jartzea eta horren ondorioz narrazio original bat sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (…), gai jartzaile bat (Amaia Agirre) eta musikari bat (Rafa Rueda) arituko dira eszenan. Etorkizunari buruzko narrazio labur hau kate begi bat da.
LORALDIA FESTIBALA: KABIA + MUNSTRUO BATEN ETXEAN SOLASEAN antzezlana egongo da martxoaren 16an 19:00etan La Fundición Aretoan. Makur-Jone Bengoa + Josune Velez de Mendizabal Bi sormen arabar taularatuko dira La Fundición aretoan. Alde batetik, Makur teatro taldearen “Kabia” izeneko antzezlana eta beste aldetik, Josune Velez de Mendizabalen azken sormena: “Monstruo baten etxean solasean”. Biek ala biek, hainbat pertsonei egindako elkarrizketen lekukotasuna jasotzen dute.
Lutan Fyah + Jah Mason + Zhayna taldeek kontzertua eskainiko dute martxoaren 16an 19:00etan Kafe Antzokian.
Jatekoa ez da sekula falta Deustuko Jaietan! 🥘🍅🥚Aurten ere, gastronomiko klasikoak ospatuko dituzte, ehundaka lagun elkartuz eta platerik goxoena nork egingo lehiatzen. 👩🏽🍳👨🏿🍳👨🍳👨🏻🍳👩🏽🍳👩🏻🍳Gogoratu aurten ere, izena aurretiaz eman beharko dela, antolakuntza errazteko: https://labur.eus/deustukojaiak 📲
Deustuko Jaietako kontzertuak: Martxoak 14: Orekka Martxoak 15: Olatz Salvador eta HMNDK etxera Martxoak 20: Andoni Oilokiegi Martxoak 21: Gautegun erromeria Martxoak 22: Moonshine Wagon eta Iranjaise Martxoak 23 Sedientos de cumbia