Imanol Zuberok Harrera duina SOLASALDIA eskainiko du marxoaren 29an 9:30etik 14:00etara Mariaren Bihotza plazan.
I. URIBARRIKO MENDI MARTXA martxoaren 29an izango da, Uribarriko Kanpatik 🗻⛰️ - Luze 15km (Uribarri-Ganguren-Trauko) 5€- Motza 5km (Uribarri-Artxanda-Trauko) 3€ (Bildutako diruarekin istripu-asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua ordainduko dira) 📓https://inscripcion.kirolprobak.com/inscripcion/uribarriko-i-mendi-martxa/participantes/ 🫵 Epea ekitaldiaren aurreko eguna izango da. Plaza mugatuak daude! Animatu zaitezte! 💪🤟
Martxoaren 29an... Bilbotik independentziara!! 🔥✊🏻Gazte independentistek hitzordua dute 7 Katu gaztetxean, animatu prestatu duten egitarauan parte hartzera 😉🫰🏻
Recital Amartuvshin Enkhbat errezitala egongo da martxoaren 29an 19:00etan Euskalduna Jauregian
Martxoaren 29an, SALBATZAILE DANTZA TALDEAk dantza ikuskizuna eskainiko du Santiago Plazan, arratsaldeko 20:00etan.
ALEX CONDEk jazz kontzertua eskainiko du martxoaren 29an 20:00etan Jazzon Aretoan. Alex Conde pianoanFran Serrano kontrabaxuanEneko Arbea baterian
Martxoaren 29an, Zorrotzako Gaztetxean URTZ + LEIZE taldeek kontzertuak eskainiko dituzte 20:00etan Zorrotzako Gaztetxean.
JOHN DEALER & THE COCONUTS + THE BOASTMEN taldeek kontzertua eskainiko dute martxoaren 29an 21:00etan Nave9n.
CINCO GOLONDRINAS, Pabellón 6ekoGazte Konpainiaren azken ekoizpena,BBK SALAn estreinatu ondoren, Pabellón 6era pasatuko da. Bertan, martxoaren 21etik apirilaren 6ra egongo da ikusgai. CINCO GOLONDRINAS Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren ekoizpen berria da, eta 2015ean sortu zenetik bederatzigarrena jada. Proiektu honek arte eszenikoetan trebatua den eta profesionalizaziorako bidean dabilen gazte multzo bat hautatzen du urtero, eta gazte horiek ikuskizun berri bat sortzeko prozesu osoan babesten ditu. Gazte Konpainiaren 2025eko promozioa, 30 urtetik beherako bost interpretek osatzen dute: Markel Urrestarazu, Nerea Sanz, Aritz Castillo, Nora Urdanpilleta eta Pino de Pablos.