Apirilak 1 asteartea - 19:00SANTUTXU Udaltegia THE RED FACE ZONEGauza benetan misteriotsuak gertatzen ari zaizkie Weger anaiei, Matthias eta Jakobi. Sendatzeko modu bakarra eski eta snowboardetan Dolomitetako amildegi aldapatsu eta estuenetan sartzea da. ALWAYS ALIVEHillary Gerardi munduko trail lasterketa garrantzitsuenetan distira egiten duen atleta da. Hillaryren balentriak, aldi berean, Heidi Sevestre glaziologoaren diskurtsoarekin bat egiten du glaziarren garrantziaz kontzientzia sortzeko. MODO AVIÓNGarazi Sánchez surflari profesionala, Mexikoko hondartza isolatu batera itzuli da, duela 15 urte bere bake aterpea izan zen tokira… UNA MIRADA ATRÁS. EL ARTE DE EQUIPAREskalatzaileen %1ek baino ez du bide berriak ekipatzen jarduten. Askorentzat mundu ezezaguna den horretara gerturatuko gara, bizitza osoa ekipatzen daramaten Euskal Herriko lau eskalatzaile bidelagun direla.
Ane Ablanedok “Zapalduon pedagogia edo nola libre hazi, hezi, bizi ” liburuaen aurkezpena egongo da apirilaren 1ean 19:30ean Kafe Antzokian. Bilduma honetan, Aneren artikulu guztiak dira askatasunaren aldeko deia, edota askapenerako aldarri, eta denek luzatzen dute iraultza txiki edo handietarako gonbite inplizito edo esplizitoa. Bide horretan, lehen urratsa delakoan, ustezko egiak auzitan jartzen ditu, ohikoagatik normalak iruditzen zaizkigun jokabideak kuestionatzen, naturalizatuak ditugun hainbat erakunderen benetako jabetza eta aurpegia erakustarazten, edo egiturazko zapalkuntzen atzean funtzionatzen duen makineriaren mekanismoak agerira ekartzen, edo horretan saiatzen da, behintzat. Hain beharrezko dugun emantzipazio psikologiko, kolektibo eta nazional hori abiatu dadin, gure kontzientziak astintzen.
XXIV. Haur Musika Topaketak egongo dira apirilaren 1ean eta 2an 18:00etan Kafe Antzokian.